argia.eus
INPRIMATU
Unibertsitate tituluak “oparitzea”, merezita
  • Berriki, Txileko Unibertsitateak Pinocheten diktaduran (1973-1990) exekutatu edo desagertutako 100 ikasleri unibertsitate lizentzia eta tituluak banatu dizkie sinbolikoki, haien senideen bidez.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko apirilaren 25

Erreparazio eta oroimen keinua Pinocheten estatu kolpearen 45. urteurrenean, datorren irailaren 11n egingo da berriro, ikasketak amaitu ezin izan zituztenei titulu gehiago emanez.

1973an Ennio Vivaldi medikuntza ikasten ari zen Txileko Unibertsitatean, baina berak ikasketak amaitzea lortu zuen eta egun bertako errektorea da: “Egiten ari garena autonomia moralezko keinu bat da, pertsona horiek hil zirela dioen diktaduraren agindua betetzen ez dugulako. Titulu hauek ematerakoan bizirik daudela adierazten ari gara”.