No callarem

“Isiltzen denak, zorionik ez du” esan genuen ARGIAn Mozal Legearen aurkako auzia irabazi genuenean. Ordutik adierazpen askatasunaren aurkako gurutzada azkartu baino ez da egin. Mozal Legearen isunak dozenaka milaka dira, Alfredo Ramirez txiolaria espetxean da, La Insurgencia, Valtonyc eta Pablo Hasel rap kantariak kartzelara bidean, La Haineko kazetari Boro, Altsasuko gazteak eta Kataluniako independentistak –deserrian ala espetxean ez daudenak– Espainiako Auzitegi Nazionalean… Zigor “eredugarri” batzuen bitartez, disidentzia politikoa azpiratzeko ofentsiba betean sartuta dago Espainiako Estatua, Europako alderdi ustelenaren gidaritzapean. Irudian: IRA hip-hop taldea, No Callarem kolektiboaren Borboiak lapurrak dira adierazpen askatasunaren aldeko abesti  autoinkulpatorioaren Madrilgo aurkezpenean.

Argazkia: Alvaro Minguito
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.