“Ez, ez, ez, ehizak ez du barkatuko”, “Zuek, animalistak, zarete terroristak”, “Oreina bipil, jo ta bertan hil”, oihuak entzun ziren igandean Donostia, Bilbo eta Iruñean. Harri Arotik datorkigun  ohitura bat babestera kalera atera ziren euskal ehiztariak Espainiako Federazioak aginduta: animaliak tiroz hiltzea. ”Zezenketarik ez balego zezenik existituko ez litzatekeen bezala, ehizarik gabe ez legoke hegazti, basurde edota animalista kalekume podemitarik”, adierazi zuen manifestazioaren amaieran VOXeko boto-emaile ematen ez duen ehiztari bakarrak. Oreka bermatzen egiten duten lan eskerga azpimarratu zuen segidan: “Manifestazioa egin bitartean, kideek akabatu dituzten 23 kaio eta 137 usoak gizarteari egindako ekarpena izan dira”