Arnaldo Otegik eta Maddalen Iriartek jakinarazi dutenez, joan den astean Confebaskekin izandako bilerak aldaketa garrantzitsuak eragin ditu ezkerreko independentisten artean. Hasteko, koalizioaren izena aldatuko dute: “Herri honetako enpresarioekin hasi dugun normaltasun aro berriak aldaketa eskatzen digu”, Otegik azaldu duenez. EH Bilduberg Kluba izango da izen berria. “Uste dugu euskal enpresariak nazioarteko enpresari handienen pare jarriko liratekeela independentziari esker”, adierazi du Iriartek. “Gure izen berriak urrats bat eman nahi du norabide horretan”. Confebaskeko buruek ez dute oraindik iritzirik eman izen aldaketaz, aste honetan bereziki lanpetuta baitaude odola ateratzeko kanpainarekin. “Langileei odola ateratzeko kanpainarekin”, zehaztu dute patronaleko iturriek.