Emakumeak borrokan

Kafea ongarri

  • Kafezalea naiz, ezin uka. Dozena erdiren bat inguru hartuko dut egunero. Nire gustuko kafetxoa, kikaratxoan erditik beherako ttikia motxa gustatzen zait, egiteak hondakin mordoxka sortzen du egunero. Sortzen dut. Eta zer egin kafe hondar horiekin? Berrerabilera ekologikoa, ekonomikoa eta praktikoa beharrezkotzat dut. Etxekoena zuzenean luartzen ari den simaur pilara doa.

Jakoba Errekondo @bizibaratzea
2017ko abenduaren 03a
Pittin bat azidoa da kafearen hondarra, simaur gehienak bezala.
Pittin bat azidoa da kafearen hondarra, simaur gehienak bezala.

Coffea spp landarearen hazi ehoetatik egindako kafeak uzten duen hondarra ongarri ederra da. Pittin bat azidoa da, simaur gehienak bezala, eta gustura hartuko dute inguruan azidozaleak diren txilarrak (Erica spp), errododendroak (Rododendron spp), hortentsiak (Hydrangea macrophylla). Azken horren loreen koloreak bizitzeko pizgarria ere bada.

Luar pilan beste hondakin organikoekin nahasita irakinaldia sustatzen du. Zizareen lana azkartzen du, digestioan laguntzen die eta kafeinarekin bizkortu egiten dira. Luarra egiteko hondakin orekatua da, karbono/nitrogeno erlazioa 20 ingurukoa du (material onenek 25-30 izan ohi dute). Zuzenean lurreko ongarri gisa ere erabiltzen da. Hazitegietan, landare ttikiak landatzeko, lorontzietan edo baratzean lurrarekin nahasi eta askatzen dituen jakiak landareek erraz bereganatuko dituzte. Lurra harrotu egiten duenez hezetasun arazoak dituztenak edo motelegiak diren lurrak oneratzen ditu, landareen sustraiei alde ederreko erraztasunak emanez, bai hazteko bai elikatzeko. Adibidez, errefauen (Raphanus spp) edo azenarioaren (Daucus carota) tokian jartzen bagara, eskuzabal hartuko dute kafe hondarrez ongarritutako saila.

Hondar horiek landareen aldamenean jartzen dituenik ere ezagutzen dut. Itxuraz kafeina ez da bare eta barraskiloen gustuko eta atzeratu egiten omen ditu. Ez omen ditu hiltzen, baina bai atzeratu. Agian kafeinagatik baino, bere hauts egituragatik izan daiteke, haren gainean herrestan eroso ezin ibili direlako. Bateren batek katuak uxatzen dituela ere aipatu izan dit. Katuak ez du kalte handirik egiten baratzean, baina lurra lardaskatuz landare txikiak honda ditzake. Kafe hutsa katuari!

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Baratzea/Ortua

Baratzea/Ortua kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-07 | Jakoba Errekondo
Latinez zorrotz

Gorritik ekiten dio sasoi berriari laharrak, Rubus fruticosus eta Rubus ulmifolius. Zurtoin gorrian kimu eta hosto berriak gorri-gorriak dira, laster berdetuko badira ere. Udazkenean, hotzak azala erretzen dionean ere, hostoak gorritu egingo dira. Gurienean gorri, eta zahar zakartzean ere gorri. Batzuek diote generoaren Rubus izena hortik ote datorkion, latineko “ruber” gorritik, alegia. Beste batzuek latin bereko “rŭbus” duela iturri, lahar edo sasi esateko hitza... [+]


2019-01-29 | ARGIA
Asteko lanak baratzan, Jakoba Errekondoren eskutik

Ez utzi ongarri organikoa emateko lanak gerorako. Negua badoa eta zenbat eta lehenago zabaldu hobe. Simaurra, luarra edo konposta, txitxare-lurra eta abar orain eman fruitu arboladian, baratzean, soroan, belazean... Neguak desegin eta lurrera sar dezan.


2018-12-23 | Jakoba Errekondo
Hazia hazi eta ez jaki

Uzta gehienak burutu dira. Landareen zikloaren amaiera hazia da, beste landare berri baten zikloari hasiera emango diona, alegia. Uzta ganbararatzen dugunean fruituak edo haziak jaso ohi ditugu, eta bietatik jango dugu negua berotzeko. Landareak ikaragarrizko indarrak bideratu ditu fruitua eta hazia osatzera eta biek energia asko dute. Fruituan pilatutako energia hori, elikagai izango da haziak hara-hona hedatu behar dituzten animalientzat. Haziak berak energia meta bat dira. Hazia ernamuin edo... [+]


2018-10-28 | Jakoba Errekondo
Baratxuriaren mamia

Baratxuria, Allium sativum, sekula ez da falta gure sukaldean. Lehortutako buru-sorta zintzilik urte osoan, eta berria lehen sei hilabeteetan. Etxetik baratzerako bidea hartzen ari dira orain baratxuri buruak eta aleak, ereintza sasoia. Gero ere, ereintza garaitik kanpora, makina bat bider joan beharko du baratxuriak baratzera. Baratzeko beste landareen gaitzei eta izurriteei aurre egiteko oso ona da baratxuria.

Gutako asko bezala, baratxuriaren usainak landareetan kalteak sortzen dituzten... [+]


2018-10-21 | Jakoba Errekondo
Baratxuriak itsasoa du maite

Baratxuriaren sasoia hemen da. Baratxuria ereiteko sasoia. Bere uztarena geroago izango da, eta hura buruan ekin behar lanari. Burua buruan, baratxuriarena zeurean. Baina denok ez dugu baratxuriaren burua helburu. Gero eta maizago ikusten da baratzeetan berdetarako ereindako baratxuria. Baratzeetan eta lorontzietan ere bai. Baratzegintzari ekiteko landare errazenetakoa da baratxuria. Terrazan, balkoian, leiho-koskan ontzi ttiki bat nahikoa da; baratxuri burua oso osorik hartu eta lurpean sartu,... [+]


2018-07-15 | Jakoba Errekondo
Ux, ux, gaitz eta izurrite

Landareen intsektuek sortutako izurriteak akabatu nahi ditugunean xaboia laguntzaile ona dela esan eta esan gabiltza. Intsektuek ez dute guk bezala gorputzari eusteko barruko eskeletorik. Barrunbeak eta erraiak soilik dituzte soinaren barruko aldean eta kanpoko azal gogorra da beren eskeletoa; “exoeskeletoa” deitzen zaio. Azal hori da intsektuen babes nagusia, eta funtzio ugari du: giharrei eustea, arnasketa egitea, hidratazioa kontrolatzea eta abar.

Xaboiarekin bustitakoan... [+]


2018-07-08 | Jakoba Errekondo
Baratxuri giroa

Gorrin sasoian gaude. Gorrina, mildiua, gorriena, gorria, elgorria, herdoila, ugerra, suherreta, izen ugari jaso dugu oinordetzan, baina zikulu saltsa ederra dugu gaitzak behar bezala izen jakinekin lotzen.

Hala ere, gorrin sasoian gaude. Aurtengo lehen ia sei hilabeteetako eurite amaigabeak puska baterako hezetasun gorena lotuta utzi du. Eta okerrena orain dator: beroa. Bat-batean giro fresko samar batetik urteko bero handienetara igaroko gara, inolako egokitze tarterik gabe. Izan ere,... [+]


2018-05-06 | Jakoba Errekondo
Porruaren eulia

Porruaren eulia (Phytomyza gymnostoma) Euskal Herrira bisitan etorria dela aipatu nizuen aurrekoan. Izurrite berria. Presta gaitezen. Porruaren euliak urtean bi belaunaldi izaten ditu. Lehena negua pupa gisa igaro dutenetatik sortzen da. Euliak, grisak eta 3 milimetrokoak, arrak eta emeak etorriko dira; ibiliko dira eta emeak porruen hosto puntetan jan eta errun, jan eta errun egingo du. Koskadizoak nabarmenak dira, hostoaren hertzean, elkarren segidan. Arrautzak ere hostoetan jarriko ditu... [+]


2018-04-29 | Jakoba Errekondo
Porru ederra sartu digute

Berri txar batekin natorrela iruditzen zait. Berri oso txarra. Txarrenetan txarrena, ezin txarragoa. Txarrena da berria konturatzerako zaharra izango dela, eta gu ohitu egingo garela.

1858an Poloniako Poznan eskualdean aurkitu zuten euli berezi bat, sekula katalogatu gabea, Phytomyza gymnostoma deitu zuten. Gero Napozoma gymnostoma ere deitu izan zaio, baina egun atzera lehengo izenez ezagutzen da. Etxe-eulia, ezpara eta eltxoa bezala, Dipteroen familiakoa da.

Phytomyza gymnostoma horren... [+]


2018-03-04 | Jakoba Errekondo
Hizkuntza lurretik

Nekazaritza ekologikotik harago doazen beste bide batzuk ere badira. Ekologikoak, gure gaurko egun hauetan, araudi jakin bat betetzen dutela besterik ez du esan nahi. Ohiko nekazaritza industriala edo kapitalistarekin alderatuta ikaragarrizko aurrerapausoa da, ez ordea helmuga, zenbaitentzat behintzat. Agroekologia, nekazaritza biodinamikoa, nekazaritza birsortzailea, iraute nekazaritza, nekazaritza hiritarra... Hizkuntza aberasten ari da alorrez alor gure lur sailetan. Eskerrak.

Adibidez,... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude