ETBn lan egin zuen kazetari hamaika urtez, eta 1997an Iruñeko Udaleko itzultzaile postua lortu zuen. Joan den martxotik, Iruñeko Udaleko Euskara zerbitzuburua da. Literatura eta harrikoa saiakera feminista argitaratu zuen Pamiela argitaletxearekin, 2003an. Itzultzaile gisa, lau saiakera (Haserretu zaitezte!, Ekonomialari harrituen manifestua, Ez duzu deus ikusi Fukushiman eta Filosofia alabari azaldua) eta hainbat ipuin euskaratu ditu.