“Haurrek Halloween ospatzeari esker jakin dugu gurean ere kalabazekin jolasten zutela duela ehun urte”

  • Halloween ospatzera gonbidatu zutela esan zion alabak Jaime Altunari eta honek festara joaten utzi zion, baina deseroso sentitu zen. Altunak bere aitari kontatu zion gertaturikoa, eta honek erantzun, eurek ere ospatzen zutela halakorik. Fenomenoa ikertzen urte eta erdi eman dute Jaime Altuna eta Josu Ozaita antropologoek. Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen gaua, Halloween eta Gau Beltzaren haur ospakizunen ikerketa etnografikoa osatu berri dute, Eibarko Udalaren Juan Sanmartin bekari esker.

Jaime Altuna (ezkerrean) eta Josu Ozaita. “Haurrak identitate borroka baten erdian daude, festa eredu kapitalistaren eta horren aurrean antolatzen den erantzunaren artean”.
Jaime Altuna (ezkerrean) eta Josu Ozaita. “Haurrak identitate borroka baten erdian daude, festa eredu kapitalistaren eta horren aurrean antolatzen den erantzunaren artean”.

Zenbaterainoko indarra du Halloweenek Euskal Herrian?
Jaime Altuna: Euskal Herrian oso zabaldurik dago, batez ere komunikabideei esker. Lagunartean elkartzen dira haurrak, elkarrekin mozorrotu eta iluntzean eskean ateratzen dira. Etxeetan baino gehiago komertzio eta tabernetan eskatzen dute. Leku askotan ezezkoa jasotzen dute ordea.Talka dago heldu eta haurren artean.

Gurean, zein da jatorrizko ospakizuna data horietan?
Altuna: Ohartu gara azaroaren 1aren eta urriaren 31ren inguruan gauza ezberdinak ospatzen direla Euskal Herrian. Mugimendu bat badago gauza berriak sortzen eta garai bateko praktikak berreskuratzen ari dena.
Josu Ozaita: Azaroaren 1ean, Arimen gaua da ospakizunetako bat. Mutrikun hasi ziren ospatzen 90eko hamarkadan eta herriko elkarte ezberdinek antolatzen zuten. Gaur egungo Arimen Gauaren aldean ordukoa gazteei begira zen. Gaztetxeak, tabernek parte hartzen zuten, gauean parranda egin ohi zen. Elgetan, haurrak Halloween ospatzen hasi ziren eta horren erreakzio modura sortu zuten helduek 2013. urtean Arimen Gaua. Polita da debekatu beharrean ospatzeko bide eman izana, haurrentzat ospakizun erakargarria baita. Lagunartean elkartzen dira, iluntasunean, eta haur batentzat lagunekin gauez ateratzen diren aurreneko esperientzia da. Mozorrotu egiten dira, emozio ezberdinak bizitzen dituzte... Kalabaza elementu zentraletako bat da. Euskaraz egin ohi dute jaia eta arimari garrantzi berezia ematen zaio.

Kalabaza Halloweenekin lotzen dugu askotan, baina aspalditik datorren kontua da.
Altuna: Kalabaza, arbia edo baratzean zegoena erabiltzen zuten garai batean, Europan oso zabaldua zegoen. Baratzeetan horrelakoak zeudenean hartu, kandelak jarri eta bidean zetorren jendea izutzea zen helburua, udazken partean egiten zen jolas moduko bat zen, ez festa bat.
Ozaita: Landa eremuetan egiten zuten. Ez zegoen gaur egungo mugikortasunik eta horrelako jolasak asmatzen zituzten. Kalabazari buru-forma hartzen zioten eta horrekin jolasten zuten. Beldurra emateko, iluntasunean.

Arimen Gauaren ordez Gau Beltza ere ospatu ohi dute zenbait lekutan.
Altuna: Antzeko eskema dute. Arimen Gauean garrantzi handiagoa ematen diote arimari, heriotzari, eta Gau Beltzean berriz iluntasunari. Azken urteetan sortu diren jaiak dira, aitona amonek egiten zituzten zenbait erritu berreskuratu nahian, Halloweenen erreakzio modura. Eredu “amerikanoaren” aurka nolabait.

Eibarren bi ereduen arteko talka topatu duzue. Batetik El Corte Inglés eta bestetik Arimen Gaua.
Altuna: Haurrak identitate borroka baten erdian daude, festa eredu kapitalistaren eta horren aurrean antolatzen den erantzunaren artean.
Ozaita: Lehen kalabaza buru-formako jostailu moduko bat zen, gaur egun ordea, kalabaza bat ikusten badugu, AEBak eta balio kontsumistak datozkigu burura. Nahiz eta biak berdinak diren, zer nolako aldaketa!

Nafarroan berriz, eske erronda egiten dute.
Altuna: Azaroaren 1ean Nafarroako herri batzuetan eske erronda egiten da arratsaldean. Herriko haurrak elkartzen dira eta eske erronda egiten dute neguko beste jai askotan egin ohi den moduan. Etxez etxe joaten dira, esamolde bat esan eta etxekoek intxaurrak, gaztainak edo gozokiak ematen dizkiete.

Kristautasunak bereganatu zuen jai hau. Orain kapitalismoa ari al da horretan?
Ozaita: Festak hasieratik izan du heriotzarekin lotura. VIII. mendean Eliza Katolikoak heriotzaren gaia hartu eta Santu Guztien eguna sortu zuen. Festa egun horren gainean berea indartzea zuen helburu.
Altuna: Gaur egun kapitalismoaren eragina nabaria da, telebistan adibidez. Urrian jada haurrei zuzenduriko saioak Halloweenekin bonbardatzen dituzte. Merkataritza zentroetan dekorazioa, propaganda... Jolas-parke handiek gai hori ustiatzen dute. Ingeles akademien bidez ere oso zabalduta dago. Askotan uste ohi dugu festa kontsumista bat dela. Aldiz ohartu gara ez dela beste festak baino kontsumistagoa.
Ozaita: Haurrek ospatzen duten Halloween ia batere dirurik gastatu gabe egiten dute. Inauterietako mozorroak aprobetxatzen dituzte edo gurasoen kamisetak moztu, aurpegia margotu eta hilea harrotzen dute askok soilik.

Haurren ikuspegitik egin duzue ikerketa.
Altuna: Ez zaigu gaizki iruditzen helduek horrelako festak antolatzea, baina uste dugu haurren parte-hartzea hasieratik bermatu behar dela. Hasieratik haurrei galdetu zer eta nola egin nahi duten.
Ozaita: Gazteentzako festak helduek antolatzeak zentzu handirik ez duen bezala, haurrei ere entzun beharko litzaieke.
Altuna: Halloween ospakizunik amerikarrenean ere oso gauza politak aurkitu ditugu. Arratsaldean geratzen dira, pelikula bat ikusten dute. Elkarrekin mozorrotu, kalera atera eta sustoak ematen dituzte. Haurrak subjektu pasibo gisa hartzen dira. Guk ordea,  elkarrizketetan aurkakoa jaso dugu.

Haurrek eragindako fenomenoa da orduan?
Ozaita: Eurak hasi dira ospatzen Halloween eta ia Euskal Herri guztira zabaldu da. Ekintza horren bidez jakin dugu duela 100 urte baino gehiago kalabazekin jolasten zutela. Horren ondorioz ari gara ikerketa egiten eta aldi berean elkarrizketa hau egiten. Gai asko mahai gainean jarri dituzte.

Generoak ere eragiten al du jaian parte hartzeko moduan?
Altuna: Bai. Generoen araberako praktika desberdinak ematen dira. Sustoak ematen zituztenak normalean mutilak ziren, zerbait maskulinoa zen eta gaur egun ere eskema hori errepikatzen da. Eta neskak beldur horren hartzaile gisa agertzen dira.
Ozaita: El Corte Inglésen Halloween “Niños” eta Halloween “Niñas” atalak daude. Neskenak ponpoxotasuna erakusten du eta mutilenak maskarak, beldurra, heriotza.

AEBetan instituzioek Halloween baliatu zuten komunitatea trinkotzeko. Hemen halakorik egin zen?
Ozaita: Hemen bihurrikeri soil bat zen. Hala ere, orain antolatzen diren jaien helburuetako bat hori da. Gaur egungo ospakizunak Halloween aren oso antzeko ezaugarriak ditu. Balio eta identitateari beste ikuspegi bat ematen zaio, euskal mitologia... Plastikozko kalabazak erabili beharrean baratzekoak erabiltzea adibidez.
Altuna: AEBetan, haien nazio identitatea eraikitzeko prozesuan zenbait elementu hartu zituzten, tartean Halloween. Zegoen kultura aniztasuna identitate kultural baten inguruan batzeko aitzakia izan zen.
Euskal identitatea indartzeko ospakizun hau gureganatzea garrantzitsua da?
Ozaita: Globalizazioarekin uste genuen ideia eta kultura guztiak homogeneizatu egingo zirela, baina ikusi da aldi berean lokalari garrantzia ematea ere eragin duela. Festa globala da, baina erreakzioa izan da bertakoari garrantzia ematea.
Altuna: Eredu uniformeari alternatibak sortzea interesgarria da.

Identitateari lotuta, hizkuntzak ere garrantzi berezia du.
Altuna: Garrantzitsua da hori elementu zentral bat izatea. Sortzen diren forma alternatibo horiek askotan euskara elkarteetatik ari dira bultzatzen.
Ozaita: Hiru hitzaldi emango ditugu eta hirurak euskara elkarteek antolatuak dira.

Heriotzaren gaia jai hauen oinarrian dago. Nola bizi dugu gaia?
Ozaita: Garai batean heriotza oso presente zegoen. Norbait hiltzen zenean etxean bertan egoten zen hildakoa. Jendea bertara joaten zen. Gaur egun ia inoiz ez da hildakorik ikusten. Landa eremuan animaliak hiltzen ikustea edo zerorrek hiltzea ere ohikoa zen.
Altuna: Adinekoekin gaia lantzean esan digute eurek presente izaten zituztela hildakoak gaztetan. Asko kostatu zaigu haurrei horri buruz galdetzea, gu urduri jartzen ginelako. Festa hauetan heriotza elementu inportantea da eta zenbait taburen inguruan lanketa kolektibo bat egiteko baliagarriak izan daitezke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jaiak
Hondarribiko alkatea jotzen saiatu ziren herriko jaietan

Hondarribiko Alardearen harira herrian aurten bizi izan den tentsioa garbi islatu du Igor Enparan alkateak, hondarribiar guztiei bidali dien eskutitzean. "Gezurrez eta gorrotoz betetako kanpaina pairatu dut. Zurrumurruak eta gezurrak zabaldu dira herritar guztion arteko... [+]


Txosnen aurkako espedienteak ireki ditu Arabako Aldundiak Ticket Bai ez erabiltzeagatik

Urtea hasi zenetik 64 espediente ireki ditu Arabako Aldundiak fakturazio sistema hori ez erabiltzea leporatuta, tartean, "txosna batzuen" aurkakoak. Gasteizko Txosnen Batzordeak abuztuko jaien aurretik iragarri zuen uko egiten ziola Ticket Bai ezartzeari eta Aldundiak... [+]


Zerbait mugitzen hasi da Hondarribian

Hondarribiko jai egun handian, Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainia parekideak bat egin behar zuten lehen aldiz abiapuntuan, baina argazki hori saihesteko, tradizionaleko konpainia guztiak berandu joan dira hasiera puntura. Plantoak planto, ordea, lehen aldi ugari bizi... [+]


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


2024-08-21 | ARGIA
Udaltzaingoak kaleko saltzaileekin duen “jarrera oldarkor eta bortitza” salatu dute Bilboko konpartsakideek

Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Eider Castañeda
“UPNk Lizarrako txosnak debekatu nahi ditu”

Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".


Txosnak jarriko dituzte Gasteizko jaietan, aldundiaren “borondate ezaren gainetik”

Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]


2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


Alardearekin legea betetzen hasteko eskatu diote EH Bilduko militanteek Hondarribiko alkateari

«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]


Eguneraketa berriak daude