Kanadako lehen beltz euskaraduna

  • Ipar Amerika, XVII. mendeko lehen urteak. Mathieu da Costa egungo Kanadako ekialdeko kostaldera iritsi zen lehen pertsona beltz librea izan zen, Kanadako Ondarearen Institutuaren arabera.

Aurten, Beltzen Historiaren Hilabetea aitzakia, Kanadako posta zerbitzuak Mathieu Da Costaren omenez  ateratako zigilua. (Irudia: Andrew Perro / Ron Dollekamp)
Aurten, Beltzen Historiaren Hilabetea aitzakia, Kanadako posta zerbitzuak Mathieu Da Costaren omenez ateratako zigilua. (Irudia: Andrew Perro / Ron Dollekamp)

Ez dakigu non eta noiz jaio eta hil zen Da Costa. Dakiguna da afrikar jatorrikoa zela, interpretea zela, eta Pierre Dugua de Bots eta Samuel de Champlain kolonizatzaile frantziarrentzat lanean aritu zela. Frantsesa, portugesa, nederlandera eta euskara –zehazki, algonkin-euskara pidgina– menderatzen omen zituen eta, jakina, zena zelako ama hizkuntza, horren berri inon jaso ez arren.

Historialarien arabera afrikarrak XV. mendearen amaieran hasi ziren portugaldarrentzat interprete lanean, eta handik mende batera, europarrak Afrika geroz eta hegoalderago esploratu ahala, herbeheretarrentzat, frantsesentzat eta ingelesentzat. Beharbada, horregatik hitz egiten zuen Da Costak frantsesez, nederlanderaz eta portugesez.

Baina ez dakigu nolatan menderatu zuen algonkin-euskara pidgina, San Laurendi ibaitik gorakoekin interprete lanak egiteko. Huraxe baitzen lurralde haietan europarren eta bertakoen arteko komunikazio-tresna nagusia. Euskal baleazaleak 1520ko hamarkada inguruan iritsi ziren Ternua eta Labrador inguruetara eta hango biztanleekiko harremanetan mikmakerako, innerako eta euskarazko hitzez osatutako pidgina sortu zen –gaskoierazko ukitu batzuk ere ba omen zituen–, gerora kolonizatzaile frantziarrek ere erabiliko zutena. Da Costak, beharbada, Europan ikasi zuen euskara edo, zuzenean, pidgina. Edo, agian, Amerika iparraldean bertan ikasiko zuen, jardunean zela.

1607ko otsailean edo martxoan Europan zen berriro interprete afrikarra, dokumentu batek jaso baitzuen Pierre Dugua de Monsen idazkaria haren bila joan zela Amsterdamera. Itxuraz, herbeheretarrek frantziarren zenbait itsasontzi atzeman eta Da Costa bahitu zuten. Hortik ondorioztatu dezakegu, ordurako Kanadako kosta atlantikoan lanean ibilia zela. 1608an Da Costak kontratu bat sinatu zuen Nicolas de Bauquemare normandiar merkatariarekin, hiru urtez “Kanadako, Akadiako eta beste edonorako bidaietan” itzultzaile lanak egiteko. Ez dakigu berriro ontziratu zen, baina kontratu osoa behintzat ez zuen bete. 1609ko abenduan Mathieu Da Costa Le Havren preso zegoen “lotsagabekeria ekintza” bat medio. Eta handik aurrera ez dago haren arrastorik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Eguneraketa berriak daude