Ongi etorri infernura

Hala zioten asteburuan Hanburgon nazioarteko 20 potentzia nagusietako buruzagiek egin duten bilkuraren aurkakoek. Poliziaren ur-kainoiek ongietorria eman zieten hilaren 6an Europa osotik eta munduko txoko askotatik heldutako milaka laguni. Globalizazio kapitalistaren aurkako mugimenduaren sorreraren garaiak ekarri ditu gogora Hanburgoko kontragailurrak; batetik, mobilizazio jendetsuak antolatzeaz gain –larunbatean 80.000 lagun– erresistentziarako grina erakutsi dutelako eta bestetik, Poliziaren errepresio mailagatik.  Erruz egin dute “lan” 20.000 poliziek 20 lagun babesteko. Hamburguer Abendblatt egunkariaren arabera, 130 milioi euroko kostu publikoa izan du kapitalismo globalaren bilerarik garrantzitsuenetakoak.

Argazkia: Alvaro Minguito
Testua: Axier Lopez
View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.