Ikasleen begirada liburutik baratzera altxatzen


2017ko maiatzaren 25ean
Inguruko haziak eta hauen inguruko informazioa bildu dituzte ikasleek, baratzea duten ikastetxeek beren hazien banku txikia sortzeko. Ikastetxeen artean hazien sarea sortzea da asmoa.
Inguruko haziak eta hauen inguruko informazioa bildu dituzte ikasleek, baratzea duten ikastetxeek beren hazien banku txikia sortzeko. Ikastetxeen artean hazien sarea sortzea da asmoa.Argazkia: Cristina Enea fundazioa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Landaguneari bizkarra eman dion gizartean bizi gara. Hiritartutako eremuan bizi da gehiengoa, landa eremutik eta nekazaritzatik urrun”. Nekazaritza kultura eskoletara egitasmoaren bultzatzaileek maiatzaren 11n Zizurkilen egindako agerraldiko komunikatuaren lehen hitzak dira. Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteek (Landaola), Eusko Jaurlaritzako Ingurugelek eta Donostiako Cristina Enea Fundazioak elkarlanean sustatu dute proiektua, ikastetxeek landa-guneko arazoen inguruan hausnartzeko paper garrantzitsua betetzen dutelakoan.


Nekazaritza kultura eskoletara, nola?


Nekazaritzaren eta elikaduraren inguruan hausnartzea eta landa eremura begirada bideratzea dira proiektuaren helburuetako batzuk. Horretarako, 2016-2017 ikasturtean hazien inguruko bi jarduera egin dituzte ikastetxeetako gaztetxoekin: Hazi ezkutuen bila ekimenean ikasleek beren inguruan (familia, bizilagunak, herrikideak, eta abar) zeuden haziak aurkitu behar zituzten, eta haien inguruko informazioa bildu, ereiten duten pertsonen laguntza baliatuta. Egitasmoan parte hartu duten hamar eskoletako ikasleek guztira 70 barietatetako ehundik gora hazi lortu dituzte. Ez da makala!
    Hazien aterpea deituriko jardueran, berriz, baratzea duten eskoletan hazien banku txikiak sortzea da helburua. Beren baratzeetatik eta inguruko baratzezainengandik lortutako haziak gordetzen dituzte, urtez urte ikastetxeko hazi bilduma aberasteko. Aurrera begira, ekimenean parte hartzen duten ikastetxeen artean hazien sarea sortzea da asmoa. Cristina Eneako Haziera hazien artxiboan gordeko dituzte bildutakoak. Jada bilduma osatzeko lanean ari dira Gipuzkoako hamar ikastetxe.


Kurtsoa bukatuta ere, ekimenak


Nekazaritza kultura eskoletara ekimenean parte hartutako ikastetxeek emaitzak besteekin elkarbanatu nahi dituzte. Horretarako, ikasturtean zehar egindako dinamiken bidez lortutako informazio eta haziekin erakusketa eginen dute orain: Hazien erakusketa ibiltaria.
    Parte hartu duten ikastetxe guztietatik pasatuko da erakusketa, ekintzaileek elkarren berri izan dezaten eta gainontzekoek egindako lana ezagutu dezaten. Maiatzetik ekainera eta irailetik urrira eginen dute aurkezpen bira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025eko irailaren 22
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

2025eko irailaren 1
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Eguneraketa berriak daude