Biolentziaren ispilu

Apirilean urtebete bete da lurrikara batek Ekuador astindu zuela. 700 pertsona hil eta 35.264 etxebizitza suntsitu zituen. Baina datuek erakusten ez duten kalterik sendagaitzena barruan dago. Urtebeteren ostean asko dira etxebizitzarik gabe jarraitzen dutenak edo gobernuaren kanpamentuetan. Jende pilaketak, berriro lekuz mugitzeko ziurgabetasunak, bizi izandakoaren arrasto traumatikoek, frustrazioek eta, finean, milaka lagunen bizimodua bortizki eraldatu izanak indarkeriari atea  zabaldu diote; helduen arteko gatazkak umeen ispilu bilakatu dira. Irudian, La Chorrera herriko kanpalekuko umeak “jolasean”.

Argazkia: Edu León · Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.