Lizunaren sariak

  • Londres, 1928ko uztailaren amaiera. Alexander Fleming biologo, farmakologo eta botanikari eskoziarra oporretara joan zen,  bakterio kultiboak zituzten petri plakak jasotzea ahaztuta, eta irailean, Paddingtongo laborategira itzuli zenean, plakak lizunduta  zeuden, Penicillium notatum onddoak hartuta. Eta onddo haren inguruko estafilokokoak hilik zeuden. Pasadizo ezagun hartan, Flemingek penizilina aurkitu zuen. Baina antibiotiko aitzindaria eraginkorra izan zedin kantitate handitan ekoiztu behar zen. Penizilina onddotik atera eta purifikatzea oso zaila zen.

Ezkerrean, Alexander Fleming (1881-1955), penizilina aurkitu zuen zientzialaria. Eskuinean, Mary Hunt, penizilina masan ekoiztea eta merkaturatzea ahalbidetu zuen laborategiko laguntzailea. Flemingek
Nobel saria jaso zuen, besteak beste; Huntek goitizen
Ezkerrean, Alexander Fleming (1881-1955), penizilina aurkitu zuen zientzialaria. Eskuinean, Mary Hunt, penizilina masan ekoiztea eta merkaturatzea ahalbidetu zuen laborategiko laguntzailea. Flemingek Nobel saria jaso zuen, besteak beste; Huntek goitizen ezatsegin bat besterik ez.

1938an, Oxfordeko Patologia Institutuko Ernst Boris Chain eta Norman Heatley biokimikariak eta Howard Florey medikua  penizilinaren ekoizpena handitzeko ahaleginean hasi ziren. Emaitza handirik lortu gabe, jarduna eten behar izan zuten. 1941ean, Bigarren Mundu Gerrak eta baliabide faltak, Chain eta Florey AEBetara eraman zituzten, zehazki, Peoriako (Illinois)  Nekazaritzarako Ikerketa Departamenduko laborategira.

Laborategi hartan lan egiten zuen Mary Hunt-ek. Ezer gutxi dakigu hari buruz; 1980an bizirik zegoela eta Chicagon edo Arizonan bizi zela. Eta 1943an laborategiarentzat erosketa bereziak egiteaz arduratzen zela; dendaz denda ibiltzen zen, fruta, barazki, esneki eta haragi lizunduen bila. Ekaineko egun batez, lizun horixka zeukan meloi bat erosi zuen. Laborategian, lizuna ebaki eta azter zezaten prestatu zuen, laginari etiketan 72 zenbakia ipinita. Gero, itxuraz, lizunik gabeko meloi zatiak lankideen artean banatu zituen eta gozoegia omen zegoen.

Penicillium chrysogeum onddoa zeukan Mary Huntek aukeratutako meloi hark. Flemingek aurkitutako onddoak baino 200 aldiz penizilina gehiago ekoizteko aukera ematen zuen (eta 1.000 aldiz gehiago, anduia erradiazio ionizatzaileen bidez hobetu ondoren). 1945ean Medikuntzako Nobel saria eman zieten Alexander Fleming, Ernst Boris Chain eta Howard Floreyeri. Mary Huntek, aldiz, goitizen zatar bat besterik ez zuen lortu: Moldy Mary edo Mary Lizundua esan zioten handik aurrera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
Lurrean harrapatuta: zabor espaziala eta misio espazialen etorkizuna

Jakina da Ilargia dela gure planetaren inguruan orbitatzen duen satelite natural bakarra, baina badaude beste satelite asko ere, gizakiok bidalitakoak, satelite artifizialak alegia. Telekomunikazioak, meteorologia, espioitza… zenbatezinak dira gailu horien erabilerak... [+]


Tabakaleran diziplina anitzeko ‘Atenea’ espazioa zabalduko du Kutxak 2026an

Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dituen 6.300 metro koadroak erabiliko ditu Kutxa Fundazioak espazio berriarentzat eta 15 milioi euroko aurrekontua du proiektuarentzat. 2026ko udazkenean ireki asmo dute Atenea, eta hori baino lehen itxiko dute Miramongo... [+]


Ilargiaren alde ezkutuko laginekin aireratu da Txinako Chang'e-6 misioa

Txinako Chang'e-6 misioak Ilargiaren alde ezkutuko laginak hartu eta Ilargiaren orbitara aireratzea lortu du. Alde ezkututik egin den lehen aireratzea izan da.


2024-06-05 | Diana Franco
Teknologia
Publikoa ai do!

Euskal eskola publikoetan irakasleek sekulako lana egiten dute aniztasuna kudeatzen. Euren lana egiteko modua berrasmatu behar izan dute azken urteetan. Konplexuagoa bilakatu den mundu honetan pertsona izatea zer den esploratzeko laborategiak iruditzen zaizkit eskola publikoak... [+]


Eskolako lanak egiteko adimen artifiziala erabiltzen du DBHko ikasleen erdiak, inkesta baten arabera

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen %97k adimen artifiziala erabili du. Informazioa bilatzeko, idazlanak eta etxerako lanak egiteko edota azterketako galderak erantzuteko baliatzen dute. Espainiako Estatuko (tartean Hego Euskal Herriko) 63 ikastetxetako 1.006 ikasleri... [+]


Eguneraketa berriak daude