argia.eus
INPRIMATU
Basus gerra, 40 urteko mendeku katea
  • K.o. 494. urtean, Arabian, Saad Bin Shams izeneko gizon baten gamelua hil zuten Tahglib tribuko kideek. Gizon hura Al-Basus izeneko emakumearen babespean zegoen, eta hura Bakr tribuko buruzagiaren izeba zen. Piztear zen gatazkari haren izena ipiniko zioten.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko martxoaren 15a

Berehala, gameluaren heriotza mendekatzea erabaki zuten. Hala, Taghlib eta Bakr tribu ahaideen arteko gatazka piztu zen eta 534. urtera arte iraun zuen mendekuzko gurpil zoro hark. 40 urteko gerra zentzugabean ez zen irabazle garbirik izan.

Egun, arabiar munduko hainbat tokitan Basus gerra mendekuek eragiten dituzten kalteen metafora gisa erabiltzen dute.