Olibondo eta lurraren defentsan

Zisjordaniako palestinarrei bortxaz lapurtutako lurretan 6.000 etxebizitza gehiago eraikitzeari ekin dio Israelgo gobernuak. Erabaki horren aurretik, Israelgo legeak berak ilegaltzat jotzen zituen 53 kolonia legezko bilakarazi dituzte. Bi adibide hauek agerian utzi dute Netanyahuren gobernuak berriz ere azeleragailua zapaldu duela Palestinako okupazioa azkartzeko. Trumpen etorrerak sionismoari bidea erraztu dio nazioarteko legedia eta giza eskubideak urratzen jarraitzeko. Nazioarteko komunitatearen konplizitateak eta Palestinako Aginte Nazionalaren pasibitateak, berriz behartu ditu palestinarrak beren lurra eta bizibidea defendatzeko Israelgo hondeamakinen aurrean jartzera.
Argazkia: Haidi Motola (Active Stills kolektiboa)
Testua: Axier Lopez
View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.