Espaziorik ez emakumeentzat

  • Cañaveral lurmuturra (AEB), 1962ko otsailaren 20a. Mercury-Atlas-6 suziria jaurti zuten espaziora, John Glenn astronauta Friendship 7 kapsularen barruan zeramana. Lurraren inguruan hiru orbita egin zituen eta, hala, balentria lortzen zuen lehen estatubatuarra izan zen; Yuri Gagarin eta Gherman Titov sobietarrek aurreko urtean lortu zuten.

     

Jerrie Cobb pilotua Mercury proiektuko espazio-kapsularen alboan. Cobbek astronauta izateko proba fisiko eta mediko guztiak gainditu zituen, FLAT programako beste emakume batzuek bezala. Baina ez zieten espaziora joateko aukerarik eman. (Arg.: NASA)
Jerrie Cobb pilotua Mercury proiektuko espazio-kapsularen alboan. Cobbek astronauta izateko proba fisiko eta mediko guztiak gainditu zituen, FLAT programako beste emakume batzuek bezala. Baina ez zieten espaziora joateko aukerarik eman. (Arg.: NASA)

Hidden Figures filmak kontatu berri digu hainbat emakume beltzen kalkuluak funtsezkoak izan zirela misioaren arrakastan. Baina ez ziren espazioko lehian ezkutuan aritutako emakume bakarrak izan. NASA 1959an hasi zen zazpi gizonezko trebatzen astronauta izateko; Mercury Seven esan zieten. Baina programako ikerlari William Randolph Lovelace II.ak pentsatu zuen emakumeak egokiagoak izan zitezkeela espaziora joateko: txikiagoak eta arinagoak izanik, erregai gutxiago beharko zen haiek espaziora bidaltzeko; espazioan egonaldi luzeak ere aurreikusten zituzten, eta emakumeek gutxiago jan ohi dute.

Hala, FLAT (Lehen Emakumezko Astronauta Trebatuak) programa jarri zen abian, estraofizialki (gerora Mercury 13 esan zitzaien, baina ez ziren sekula NASAko Mercury programaren parte izan). Hegaldietan 1.000 ordutik gorako esperientzia zuten hogei emakumezko piloturi egin zizkieten zazpi gizonezkoei egindako proba berak eta hamahiruk gainditu zituzten: Myrtle Cagle, Jerrie Cobb, Janet Dietrich, Marion Dietrich, Wally Funk, Sarah Gorelick, Jane Ja-ney Hart, Jean Hixson, Rhea Hurrle, Gene Nora Stumbough, Irene Leverton, Jerri Sloan eta Bernice Steadman.

1962ko uztailean emakumeok Mercury programan ofizialki sartzeko eskaera egin zuten. Erantzuna NASAko ordezkari George Low-ek eta John Glenn eta Scott Carpenter astronautek eman zuten agerraldi batean: emakumeek ez zituzten astronauta izateko derrigorrezko baldintzak betetzen. Ingeniaritza titulua eta jet militarretako pilotu gradua behar zuten, baina garai hartan emakumeek debekatuta zeukaten Aire Armadako eskoletan ikastea, eta hegaldi zibiletako esperientziak ez zien ezertarako balio izan. 

John Glennek berak esan zuen: “Eremu honetan emakumerik ez izatea gure ordena sozialaren ispilu da”. Eta ingeniaritza titulurik izan gabe ere, bera programan onartu zutela aitortu zuen. Hurrengo urtean Valentina Tereshkova sobietarra izan zen espaziora joan zen lehen emakumea.


ASTEKARIA
2017ko martxoaren 05a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskriminazioa
Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Kontzientziazioa “handitu” dela ondorioztatu du Iruñeko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiak

Harrotu zerbitzuak Iruñeko Udaleko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiaren txostena argitaratu du: urtebetean 34 erasoren berri izan duela; iaz baino zortzi gehiago. Behatokiak ustetan du zerbitzua geroz eta ezagunagoa delako izan daitekeela.


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Eguneraketa berriak daude