Protekzionismoa

Bigarren Mundu Gerraren ostean eraiki den merkataritza globalaren eta nazioarteko ekonomiaren joko arauak eraldatzeko agertokia zabaldu da. Trumpen Amerika lehenik goiburu hartuta AEBetako merkataritza politikaren errotiko bira estrategikoaren ateetan gaude. Diskurtsoan ez ezik, ekonomia eta merkataritza bide berriaren lehen ebidentziak indartsuak dira dagoeneko: azken 70 urteko multilateralismoa alboratu eta alde bakarreko estrategia indarrean ipini du Trumpek. AEBetako Gobernu berriak Pazifiko arroko TPP merkataritza libreko eremua utziko du eta Mexikoko inportazio ondasunei %20ko muga-saria ezartzeko asmotan dabil. Neurri hori hartuko balitz, Ipar Amerikako merkataritza libreko eremua –NAFTA: AEB, Mexiko eta Kanada barnebiltzen duena– de facto eraitsia izango litzateke. Europarekin negoziatzen ari diren TTIP prozesua bertan behera geratu da.

AEBetako hegemonia ekonomikoaren ardatzetako bat globalizazioa eta merkataritza liberalizazioa izan da bere kanpo ekonomi politikari dagokionean. Merkataritza liberalizazioaren erritmoa eta mailaketa nahieran gidatu du potentzia ekonomiko nagusiak, lehenik GATT eta ondoren Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) kudeaketa multilaterala hobetsita. Nazioarteko merkataritzaren liberalizazioa –arantzelak eraistea neurri behinena duena– gauzatzeko prozedura hitzartua eta multilaterala nagusi izan da azken zazpi hamarkadetan, disuasioa ere erabili den arren. Azken mende erdiko liberalizazio orokorra manufakturgaien merkataritzan eta finantzetan gauzatu da batik bat. Beste arlo batzuetan babesa eta araugintza mantendu da, nekazaritzan, zerbitzu gehienetan edo babes intelektualean esaterako. Horrela lortu dute AEBetako enpresa transnazional ugarik bere hedapen globala bermatzea eta nazioarteko merkataritzak hazkunde sendoa ezagutzea. Nazioarteko merkataritzaren liberalizazio selektiboaren eredu multilateral hau zalantzan jarri du AEBetako agintaritza berriak.

Merkataritzaren erregulazio globalaren arloan II. Mundu Gerraz geroztik eraikitako oinarriak lehertzeko bidean dira. Ikusteko dago AEBetako bulkada protekzionistaren irispena. Indar alterglobalisten artean iritzi korronte batek –Susan Georgek, esaterako– ez du begi txarrez ikusten AEBetako merkataritza arloko olde berria, merkataritza libreko eremuen eraispena dakarren neurrian, baita TTIPena ere

Nolanahi ere, aipatutako ereduaren krisia bistakoa zen azken hamarkadan izan duen bilakaera aztertuta. Izan ere, 2001ean zabaldu zen MMEaren Doharen negoziazio txanda ez aurrera ez atzera dago aspaldian. Horregatik eta Txina bezalako nazioarteko aktore emerjente indartsuen agerpenagatik AEBek eskualdetako liberalizazio akordioak hobetsi dituzte mende honen hasierarekin bat. NAFTAren ondoren, Pazifikoko merkataritza libreko ituna –TPP– edo negoziazio prozesuan zegoen Atlantikokoa –TTIP– eta beste batzuk sustatu dituzte Washingtondik. Hots, merkataritza politikaren joko esparrua zalantzakorra izan da azken hamarkadan.

Merkataritzaren erregulazio globalaren arloan II. Mundu Gerraz geroztik eraikitako oinarriak lehertzeko bidean dira. Ikusteko dago AEBetako bulkada protekzionistaren irismena. Indar alterglobalisten artean iritzi korronte batek –Susan Georgek, esaterako– ez du begi txarrez ikusten AEBetako merkataritza arloko olde berria, merkataritza libreko eremuen eraispena dakarren neurrian, baita TTIPena ere. Trumpen ekonomia politikak epe laburreko onurak bilatzen dituen arren, hortik aurrerako eragin kaltegarriak bistakoak dira. Aldebakartasunak ez du irabazpenik ekartzen inorentzat ezta AEBentzat ere, izan ere hango produkzio sisteman errentagarritasunaren galera, produktibitatearen jaitsiera eta inflazio hazkorra nozituko dute ondorioz. Eta horrek protekzioaren logika indartu egingo du. Munduko gainerako herrialdeen erantzun erreaktiboa logika horretan ematen bada ondorioak aurreikusi ezinak dira.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude