ARGIA.eus

2020ko ekainaren 06a

Klasikoaren edertasun lasaia

Montserrat Auzmendi del Solar
2016ko abenduaren 25a
La Bayadère. Ballet Nazional Errusiarra. Zuzendaria: Sergey Radchenko. Konpositorea: Léon Minkus. Koreografoa: Marius Petipa. Bilboko Euskalduna Jauregian. Azaroaren 27an.

Azkenaldi honetan ohikoak dira apostu apurtzaileak, klasikoen bertsio berrituak, modernitatea nonahi, baina aitortu behar dugu berrikuntza ahaltsu horien artean bake psikologiko estilistikoa behar dugula noizean behin, eta holako momentu terapeutikoa bilatu genuen Ballet Nazional Errusiarraren emanaldian.

Titulu klasiko bat, Léon Minkusen La Bayadère, Marius Petipa handiaren koreografia eta XIX. mendearen mise en scène hiperklasikoa nahikoak izan ziren saio dotore eta lasaigarria burutzeko. Oso gustagarria.

Egia da Sergey Radchenkok zuzentzen duen talde hau ez dagoela bere une onenean, nabariak dira gabezi ekonomikoak (jantzietan, dekoratuetan, eta abar), baina horren guztiaren gainetik benetako balletaren magia inguruan eta airean zebilen, obrak irauten duen ordu eta erdi horretan giro erromantiko, dekadente eta polit horretan murgiltzeko parada izan genuen, aspaldiko bainuetxe batean egongo bagina bezala. Nahikoa, ikuskizun hau gomendatzeko.

1877. urtean estreinatutako obra eder honek denetik dauka erakargarri izateko. Amodioa, pasioa, heriotza, justizia, etika miresgarria… dena aurki dezakegu. Bestalde, Marius Petiparen koreografia elegantea oso ondo egokitu zen istorio exotiko honetara, XIX. mendeko India inperialean kokatua.

Ballet Nazional Errusiarraren dantzariek, teknikoki oso trebeak, dantza adierazkorra eskaini zuten, mistikoa esango nuke, oso aproposa entzuleak beste garai batera eramateko. Esan bezala, terapeutikoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Kontzertuak

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2016ko abenduaren 25a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude