Paris, 1898. Uztailean, Marie eta Pierre Curie senar-emazteek artikulu bat argitaratu zuten ordura arte ezezaguna zen elementu baten berri emanez. Polonio izena jarri zioten, Marieren jaioterria gogoan. Urtea amaitu baino lehen, bikoteak beste elementu kimiko berri bat aurkeztu zuen: radioa.
Mariek prozesuaren fase bakoitzaren emaitzak jasotzen zituen zehatz-mehatz laborategiko koadernoetan. Etxean ere bazituen koadernoak bertako gorabeherak zehaztasun zientifikoz, modu obsesiboan, biltzeko. Esaterako, Pierren alkandora egiteko erabilitako oihalaren prezioa dakigu koadernoei esker. Irène alaba zen Marieren etxeko aztergai kuttunetakoa. Alabaren buruko diametroa aldiro neurtzen zuen kurrikak erabiliz, eta emaitza txukun idatzi. Polonioa aurkeztu zuten hilabete hartan bertan, Irènek “gogli gogli go” esan zuen eta 1899ko urtarrilean hamabost hortz-hagin zituen.
Sukaldea ere laborategia zen Nobel saridun bikoitzarentzat. 1898an bertan, andere-mahatsen jelea prestatu ondoren, errezeta/esperimentu hau idatzi zuen: “Lau kilo fruta hartu nituen, eta beste lau kilo azukre kristaldu. Dena hamar minutuz irakin ondoren, nahastea galbahe fin batetik pasatu nuen. Kalitate handiko hamalau flasko jele lortu nituen, ez zen gardena geratu eta primeran mamitu zen”.
Marie Curiere ez zitzaion bururatu bere aurkikuntzekin errezetak egitea, baina beste batzuei bai. Urtetan, osagai erradioaktiboak erabili zituzten hortzetako pasta edota laxanteak ekoizteko. Hil aurreko urteetan Marie Curiek haserrea adierazi zuen produktu horiek behar adinako arretaz erabiltzen ez zirelako. Harentzat berandu zen arretaz jokatzen hasteko. Marie Curieren dokumentu gehienak, errezetak barne, oso erradiaktiboak dira oraindik eta berunez forratutako kaxetan daude gordeta.
Pantaila bidez baino, entzungailutik entzungailura konektatu gara. Hasi gara hizketan, eta ohartzerako elkarrizketa egina eman dit Oierrek. Zer den argi hitz egitea. Irakurtzera edo entzutera zoazen hau, izandako elkarrizketaren transkripzio literala da, ia.
Izabarrak zientziari egindako ekarpenak ikusarazteko helburuz publikatu du Nafarroako Gobernuak, haren jaiotzaren mendeurrenaren harira. Izabako Alaba Kutun izendatu dute.
“Grina eta ahalegina. Uste dut horiexek direla ezelako jarduera zientifikoren oinarrizko osagaiak. Saiatu beti zure lanak zeure-zeure zigilua izan dezan, edozertarako ere bidea egin behar dela ahaztu gabe, eta bikaintasuna ez dela egun batetik bestera lortzen”... [+]
Lan ildo bikoitza du Kepa Ruiz-Mirazo (Gernika, 1970) EHUko ikertzaileak. Batetik, Leioako Biofisika Unitateko laborategietan bizia sortu aurreko urratsak erreproduzitzen saiatzen da; bestetik, bizia bera zer den hausnartzen du Biologiaren Filosofia ikertaldean. Beraren... [+]
Kataluniako kimika ikerketen institutuan (ICIQen alegia), arlo ezberdinetako hogei bat ikerketa talde inguru daude. Institutuaren helburu nagusia prozesu katalitiko berrien garapena lortzea da.
Zientzia eta guda gizonezkoen alor esklusiboak ziren XX. mendearen hasieran. Espresuki debekatuak zitzaizkien emakumezkoei, neskametzarako edo gizasemeen menpeko lan anonimoetarako ez bazen behintzat.
Goi mailako zientzialaria, Kimika teorikoan doktoratu berria, bertsolaria… Ikusmena galduta eta entzumena urritua izan arren bizitzaren koskak gainditzen doa Oier.