Indarkeria transistemikoa

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sorgin eta Anitzak elkarteko Liz Quintanak aho bete hortz utzi gaitu Donostian Emakumeen Mundu Martxak deituta bildu garen feministok, honako itaun hau entzun ostean: “Zure bikotekideak nola janzten zaren, noiz ateratzen zaren eta norekin hitz egiten duzun kontrolatzen badu, argi daukagu hori indarkeria dela. Baina, zer gertatzen da kontrol jarrera horiek zuen nagusiak egiten baditu?”.

Jardunaldien helburua indarkeria matxista kontzeptua birpentsatzea izan da. Erronka horrek beldurra eman ohi du, errazagoa baita doktrina argi eta sinpleak defendatzea. Hala, feminismoan maiz entzun izan dugu indarkeria matxista azaltzen duen osagai bakarra erro patriarkala dela. Areago, Espainiako Legearen arabera, genero indarkeria bikote heterosexualaren esparrura mugatzen da.

Askok diotenez, kontzeptu bat gehiegi zabaltzen badugu esanahia galtzen du, desitxuratzen da: dena indarkeria baldin bada ezer ez da indarkeria. Quintanak berak, erresistentzia horri erantzun dio hauxe esanez: “Indarkeria kontzeptua zabaltzeak borroka ahultzen du, berau ‘koherenteagoa’ bihurtzen du eta bazterkeria berriak saihesten laguntzen”.

Emakumeen Mundu Martxako bultzatzaileek argi daukate sexismoa berez ez dela emakumeok bizi ditugun indarkeriak azaltzeko nahikoa. “Indarkeria transistemikoa” kontzeptua proposatu dute zapalkuntza sistema anitzak nola uztartzen diren hobeto deskribatu eta uler dezagun

Hasieran aipatutako galdera egitean,  etxeko langileei buruz ari zen Quintana. Haren esanetan, lan mota hori, ugazabarekin bizitzera behartzen duena, indarkeria da berez, oinarrizko hamaika eskubide urratzen dituelako ezinbestez: intimitatea, atsedena eta sexu eskubideak garatzeko aukera, besteak beste. Etxeko langileen %90 baino gehiago emakumeak izanik, ez al dute lan indarkeria hori bizi gizarte patriarkaleko emakume izateagatik? Ugazaba gizonezkoa denean, langileek sexu jazarpena ere salatzen dute maiz. Kasu horretan argi daukagu indarkeria matxista dela. Baina ugazaba bikote heterosexualeko emakumezkoa baldin bada? Gatazka horren oinarrian sexismoa ere badago, esan du Quintanak: etxeko langileek ustez emazteek doan egin behar luketen lanak egiten baitituzte, eta logika horri jarraituz, emaztearen ardura izango da behargina kontrolatzea; polizia gaiztoaren papera hartzea.

Emakume Mundu Martxako bultzatzaileek argi daukate sexismoa berez ez dela emakumeok bizi ditugun indarkeriak azaltzeko nahikoa. “Indarkeria transistemikoa” kontzeptua proposatu dute zapalkuntza sistema anitzak nola uztartzen diren hobeto deskribatu eta uler dezagun. Etxeko langileen eta zaintzaileen kasuan indarkeria transistemiko hori argi dago: sexismoaz gain, xenofobiak (atzerritartasun legeak horrelako lan prekarioetara baztertzen ditu emakume etorkinak) edota klasismoak (garbitzailearen estigmak errazten ditu errespetu faltak) eratzen du langile hauen egoera. Prostituzioarekin gauza bera gertatzen da. Liz Quintanaren mahai-inguruan Ericka Arbizu sexu langileak ere parte hartu zuen: emakumea, transexuala, etorkina. Argi dago sexismoaz gain, xenofobiak eta transfobiak mugatu dutela bere bidea, denen nahasteak alegia.

Transfeministek aspaldi defendatu dute (dugu) ez dela kasualitatea instituzioek defendatzen duten indarkeria matxistaren definizio hertsia, ezkondutako emakume txuri heterosexuala erreferentzia bezala hartu izana. Mahai-inguruan, greban dauden erresidentzietako langileen bozeramaile batek esan du euren sektorea hain feminizatua egon arren, ez dutela nahi bezainbeste sumatzen feministon elkartasuna. Hirurek hauxe eskatu digute nolabait: “Feministok ere birpentsa dezagun gure eztabaidak eta politikak zein emakume hartzen duten erreferentziatzat eta zein uzten kanpo.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


Gazaren aldeko martxa

Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]


Trantsizio inkestak

Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]


Haurren aldeko ekosistema

Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]


Giza adimena

Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]


2025-06-11 | June Fernández
Meloi saltzailea
Diktadura

Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua. 

Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]


Teknologia
Itzaletan

Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.

Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


2025-06-04 | Karmelo Landa
Demokrazia oinarri

Diskrezioa edo zuhurtzia hitzak entzuten dizkiedanean buruzagi politikoei kezka sortzen zait. “Hobe izango da zuhurtziaz jokatzea”, esaten digute. Horixe izaten da estalkia jakiteko, era publikoan egin izan balitz, onargarria ez zatekeen operazioa era sekretuan... [+]


Eguneraketa berriak daude