AEB eta Mexiko arteko harresia indartu nahi duela adierazi du Donald Trumpek. Gure ikerketa saileko bekadun Iker Largabistak jakin duenez, horretarako aholkua eskatuko dio Europar Batasunari “benetako amerikarren ongizateaz aprobetxatzera” doazen etorkinak nola ondo izorratu ikasteko.

Bestetik, “estatubatuarrak trünpatu egin dira” esaldia 5.764.981 aldiz zabaldu da Euskal Herriko sare sozialetan. Adituen esanetan, bigarrenetik aurrera utzi zion barregarria izateari.