Bertso-enkoadratzeak eta botere-tramak

Nork
Xabi Paya, Patxi Gallego
BERTSOLARI
100. zenbakia, 2015

Bertsolari aldizkariak bertsoa eta komikia uztartzearen alde egin du azken urteotan. 89. zenbakian ekin zioten Patxi Gallegok eta Xabi Payak Nork liburuaren lehen orriak argitaratzeari, Hamar bertsolaritxo izenburupean. Amu izan ziren horiek, 100. zenbakian Nork osorik argitaratzeko.

Komikian ohikoak diren bide zenbait uztartu dituzte lan honetan: ukronia, detektibe-istorioa eta parodia. Bada ukronia ttiki bat, 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusian abiatzen delako trama, baina, fikzioaren jolasari ekiteko: izan ere, Andoni Egaña irudikatzen dute txapeldun 2013an. Are gehiago, agurra egitera doala, txapelketan bertan hil egiten dute Egaña. Hor abiatzen da detektibeen jarduna, eta baita parodia ere.

Parodia horren lehen urratsa, detektibeen profila da: ez dago detektibe bakarra, ohikoa denez, detektibe-taldea baizik: Bertsokop, bertso-eremuko teknologia-saioei keinu egiten diona; Amaia Ezpeldoi, Itxaro Bordaren nobeletako detektibe errurala (komikian idazlearen alter ego gisa irudikatua); Jesika Fletxeberria, kultura popularreko detektibea gogora dakarrena; eta Amezketako aguazila, Fernando Amezketarra marrazki bizidunetako pertsonaia. Detektibeen hautuan islatzen den moduan, umorea sortzeko testuartekotasunarekin egiten dute jolas; bertso-munduko pertsona ezagunen ondoan, kultura bisualean ezaguna den jendea irudikatu dute (politikariak, sukaldariak, musikariak, aurkezleak…), eta baita uneren batean komiki-pertsonaiak ere (Gartxot, Ipurbeltz, Punki, Xabiertxo, Xabinaitor, Zakilixut...). Bikain asmatu dute imajinario kolektiboan erroturiko kultura bisuala identifikatzen, eta Patxi Gallegok beste behin aurpegierak zein gorpuzkerak irudikatzeko trebetasuna erakutsi du.

Xabi Payaren ekarpena funtsezkoa izan da, bai komikian bertsoak tartekatzeko, bai bertso-munduaren joerak, ohiturak zein jarrerak parodiatzeko ere. Gaiari dagokionez, bertsolaritzaren eta kulturgintzaren botere-jokoak, autoritate-talkak eta lehiak dira nagusi. Bide horretatik, besteren artean, bertsolaritzan jada esplizitu egin diren kezka zenbait jorratzen dira: bertsolarien genealogiak, genero-gatazkak eta lurralde-ordezkaritzak. Nolanahi ere, genero-gatazkak bertsolari jakinetan gorpuzten ditu (gorpuztasunaren irudikatze sexistaren bat ere agertuz); eta lurraldetasunaren inguruko gogoetak, aldiz, ez dira bertsolari jakinetan gorpuzten, estalkipean irudikatzen direlako herrialde-ordezkariak.

Testuartekotasunak testuartekotasun, tentsio narratiboari eusten dio komikiak: batetik, tramaren bilakaeran, ikerketaren inguruko informazioa ongi dosifikatu delako (eta bigarren mailako tramak ere ederki josi direlako); bestetik, tipografia-hautuei, enkoadratze anitzei eta komiki-joskera aberatsari esker, erritmo bisualari ere ezin hobeto eutsi diolako narrazioak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko irailaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude