Bankuetako zorua

Hipoteka-maileguetako zoru klausulekin lapurtutakoa ez dute osorik itzuli behar izango Espainiako Estatuko bankuek, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko  abokatuak jakinarazi berri duenez. Hala, milaka herritar geratuko dira bizirauteko funtsezkoa zaien dirurik gabe gardentasunik gabeko kontratuak sinatzeagatik. Askok etxea galdu dute, badira kalean geratu direnak. Hori nahikoa ez izaki, klausulak bezain mingarri diren barrekin hesitu dituzte bankuek euren kutxazainak, inork ez dezan tentaziorik izan zoru horren erabilera publikoa egiteko. Irudian, beste banku asko bezala –tartean Kutxabank– pribatizaziorako urratsak ematen ari den Bankiako bulego batean bisitari deserosoa.

Argazkia: Olmo Calvo
Testua: Urko Apaolaza

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.