Irina Hankabaloivitx biologo serbiarraren lantaldeak aurkikuntza miresgarria egin du: “Futbolari profesional guztiek gene berezi bat dute, beti ondo portatzera derrigortzen dituena”. Zientzialarien esanetan, oraindik ez dago argi futbolariek jaiotzeko unetik duten gene hori, edo profesionaletara iritsi eta milioiak kobratzen hasten direnean hazten zaien. Aurkikuntza horrek frogatzen du berriki Iker Muniain Athleticeko aurrelari trebeari eta hainbeste inporta ez diguten Espainiako beste futbolari batzuei leporatutako sexu abusuak ezin direla benetakoak izan. “Futbolariak fisikoki ezgaituta daude halako gauzak egiteko; izan ere, une oro umeen eredu izatera bultzatzen ditu barne-indar batek”, azaldu du Hankabaloivitxek, asko dakienaren keinu klasikoak eginez. “A ze albistea, Muniain errugabea dela bagenekien guk, hainbeste genetika eta ostia gabe; Athleticekoa da eta!”, esan du Bilboko futbolzale anonimoen federazioak.