Zergatik erabiltzen dira korapiloak itsasontzien abiadura neurtzeko?

Antzina, hurbileko erreferentzia fisikorik gabe, zaila zen itsasoan abiadura neurtzea. Prozesua ontziaren popatik soka bat lotuta zuen enbor bat edo egur zati bat botata hasten zen. Enborra ur azalean flotatzen eta geldirik geratu arte itxaroten zuten, eta ondoren hasten ziren itsasontzia egurretik zer abiaduratan aldentzen zen neurtzen.

Distantzia kalkulatzeko, sokari korapiloak egiten zizkioten, batetik bestera 47 oineko gutxi gorabeherako tarteak utziz, eta korapiloak kontatzen zituzten soka ontzitik irten ahala.

Baina abiadura neurtzeko, distantzia unitateez gain, denbora unitateak behar zituzten, eta harea ordulariak –minutu erdi ingurukoak– baliatu zituzten horretarako. Beraz, bi lagun behar ziren lan horretan: bata erlojua iraultzeko eta bestea korapiloak kontatzeko. Eta erabilitako tresnak oso zehatzak ez zirenez, emaitzak ere hala-moduzkoak izan ohi ziren.

Dena den, denboraren eta korapiloen arteko proportzioa doituz joan zen, orduko itsas miliekin bat egin arte, eta egun, sateliteen garaian, oraindik ere korapiloak dira itsasoan abiadura neurtzeko erabilitako unitateak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude