argia.eus
INPRIMATU
2016ko urtarrilaren 20a
Ustelkeriaren mapa Herrialde Katalanetan

Katalunia. Politikarien eta enpresa pribatuen arteko erlazio ustelak, diru publikoaren lapurreta, fabore politikoak, interesen salerosketa, iruzur fiskala… Ustelkeria kasuen salaketa kopuruak ez du etenik Herrialde Katalanetan. Independentziaren bidea jorratzen ari den Kataluniako Printzerriko herritarrek oso kontuan izan beharko dute ustelkeriaren aurkako txertoen garrantzia: gardentasuna eta inpunitate-eza, Estatu berriaren eraikuntzak loturarik eduki ez dezan politika instituzionala gutxi batzuen onurako bidea dela uste eta praktikara eraman dutenekin. Irudia tamaina handian ikusteko, sartu argia.eus-en.