Frantzian pott egin ondoren, Fronte Nazionalak burua altxa du Espainiako kongresuko hauteskundeetan. Lau zerrenda aurkeztu badira ere, koalizioa osatuko dute PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanos alderdiek programa amankomun baten inguruan: ESPAÑA (letra larriz idazteko eskatu digute, barka). Mariano Le Pen ile-apaindegitik atera berritan harrapatu dugu eta, pozez txoratzen, honakoa adierazi digu: “Konxenxu hixtorikoa lortu dugu gure naxioaren inguruan. Expañarrak oso expañarrak dira eta expañar asko”.