Irakurleak galdezka: menda-belarra eta osinak

  • Kaixo Jakoba. Errenterian dugun baserriko lursailean menda-belar ugari ateratzen da. Eremu horretan dauden menda-belar eta osinak gutxitzeko zer egin dezakegun jakitea gustatuko litzaiguke. Informazio edo aholkurik baduzu guretzat? 

    Javier Rodrigo (Errenteria).

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kaixo Javier. Menda-belarra aipatzen duzunean menda zuria edo astamenda deitzen denaz ari zarela iruditzen zait, hau da, Mentha suaveolens. Bai menda hori bai asuna (Urtica dioica) etxekoak ditugu. Gure aldamenean bizitzera ohituta daude. Biei nitrogeno asko eta hezetasun handia duten lurrak gustatzen zaizkie. Nitrogenoa geuk ematen diegu: simaur, luar, kaka eta oro har usteltzen ari den edozein hondakin organiko.
    Beraz bi landare horiei aurre egiteko lurra aldatu beharko genuke. Lan zaila. Errazagoa da moztuz saiatzea. Biek ala biek lurpean sustrai lodietan jasotzen dituzte erreserbak. Maiz moztuz, hilean bitan eta ahal izanez gero ilgoran, erreserba horiek agortzea lor daiteke, eta agur menda, agur asun...


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.