Alergia eta intolerantzia, nola bereizi?

Elikagai jakin bat hartu ondoren beti urdaileko molestiak agertzen badira, intolerantzia egon daitekeela susmatu beharko dugu.
Elikagai jakin bat hartu ondoren beti urdaileko molestiak agertzen badira, intolerantzia egon daitekeela susmatu beharko dugu.

Jan ondoren urdaileko molestiak edo ezpainak “puztuta” sentitzen badituzu, litekeena da zure gorputzak janariren bat errefusatzea. Horren arrazoia ahalik eta lasterren jakitea komeni zaizu.

Ez dakigu oso ondo zergatik, baina azken urteotan gero eta pertsona gehiagok jotzen dute medikuarengana zerbait jan ondoren kontrako erreakzioren bat jasan dutelako. Gehienek alergikoak direla uste dute, baina askotan intolerantzia edo jasanezintasuna besterik ez dute. Horregatik, batzuen eta besteen arteko desberdintasunak argi izatea komeni da: alergiak sistema immunitarioaren erreakzio bat eragiten du janari horren kontra; intolerantziak, berriz, alterazio metabolikoak eragiten ditu, janarietako zenbait elikagairen digestioa, asimilazioa eta aprobetxamendua ezinezko bihurtzen dutenak.

Sintoma diferenteak

Kasu batzuetan alergiak eta intolerantziak bereiztea eta diagnostikatzea zaila izan daitekeen arren, eragindako sintomei erreparatzea izaten da bi trastorno horien artean bereizteko modurik errazena:

Intolerantzietan, zalantzazko janariaren eta horrek eragiten dituen efektuen arteko erlazioa ez da beti argia izaten, baina elikagai jakin bat hartu ondoren beti urdaileko molestiak (digestio pisuak eta nekezak, bihotzerrea), gasak edo haizeak, sabel puztua edo hesteetako alterazioak (beherakoak edo idorreria larria) agertzen badira, intolerantzia egon daitekeela susmatu beharko dugu. Batzuetan, intolerantziak nekea ere eragin dezake, eta pertsonak pisua galdu nahi duen arren, ahalegin hori ezinezko bihurtuko da behin baino gehiagotan. Intolerantziarik ezagunenak eta usuenak hauek dira: glutenarena (horren ondorioz sortzen den gaixotasunari zeliakia esaten zaio), laktosarena (pertsonak ez du jasaten esnean dagoen azukrea), eta fruktosarena (fruituetan dagoen azukrea).

Janari-alergietan agertzen diren sintomak apur bat diferenteak dira: ezpainak puztu egiten dira, baita aurpegia edo eztarria ere, gorriuneak agertzen dira larruazalean, akne moduko pikorrak, arnas molestiak (eztula, doministikuak, arnasteko zailtasuna...). Alergia intolerantzia baino larriagoa izan daiteke, eta horregatik, hura eragiten digun janaria identifikatu ondoren, alergenoaren kontsumoa uztea da irtenbiderik onena, aldi berean janari horren faltak ekar ditzakeen nutrizio-gabeziak kontrolatuz. Medikuak emango dizkigu beti jan-neurria orekatzeko jarraibide egokiak.

Zer egin daiteke?

Molestien jatorria argitzeko, probarik usuena eta eraginkorrena odol-analisia da, baina zenbaitetan medikuak proba alergikoak egitea erabaki dezake: bizkarrean edo besoan partxe moduko batzuk jartzen zaizkio gaixoari, edo elikagai “susmagarria” ematen zaio, behar bezalako kontrol medikuarekin noski.

Nolanahi ere, gaixoak espezialistaren lana erraztuko duten neurriak har ditzake: molestiak jasan baino lehenago zer jan duen edo molestia horiek zer ordutan agertzen diren idaztea ideia ona izan daiteke.

Bestetik, janari batek mesede baino kalte gehiago eragiten dizun susmoa baduzu, elikadura aldatzea komeni da, sintomen eta janari zehatz horren arteko erlazioa benetan existitzen den ikusteko. Informazio horrekin espezialistarentzat askoz ere errazagoa izango da diagnostikoa eta jarraipena egitea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


Amurrio, Okondo, Urduña eta Orozkoko Udalek ez dute parte hartuko Laudiok deitutako bileran Osakidetzaren egoera lantzeko, "desleialtasuna" leporatuta

EAJk eskualdean gobernatzen dituen tokiko erakunde guztiek iragarri dute ez dutela parte hartuko Laudioko Udalak deitutako bileran. Guztiek egotzi diote EH Bildu eta Omniako udal gobernu taldeari erakunde desleialtasuna erakustea, hedabideetan horren berri emateagatik, euren... [+]


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


Eguneraketa berriak daude