argia.eus
INPRIMATU
Tartikua
Jakoba Errekondo 2015eko urtarrilaren 28a

Purga eta osasunerako ona. Bakailaoaren gibeleko olioaren tankerako lana egiten duen akain- edo bakasta-belarrarekin egiten den errizino olioaren tankerakoa egiten da tartikuarekin, Euphorbia lathyris. Izerdia zuri-zuria eta lodia du. Erre egiten du, kontuz hurbildu ezpainetara edo begietara...

Hortik etorriko zaio ezaguna egiten duen berebiziko sona: satorrak eta satainak uxatzen ditu. Tartikua dagoen baratzean sartuko den satorrik ez da. Batzuek ikaragarrizko lanak hartzen dituzte: estraktua kendu, eta hartzitu ondoren sator-zuloetan jartzen dute. Beste batzuek tartikuaren kimu berriak ebaki eta bertan sartzen dituzte. Nire iritziz, tartikua bera baratze bazterretan izatea da onena. Baratzean lurpetik sartu nahi duenean, satorrak sustraiak topatuko ditu eta haiek ere hozkadaka edo aztarrika hausten dituenean erre egingo du. Nik behintzat, etorritako bidetik laster alde egingo nuke.

Argazkian tartiku landarea, loreontzian, Lekeitioko Usotegiko azokako saltoki batean.