"Sekulako nahasketa, dibertsitate eta aldakortasuna dago Gernikako euskaran"


0000ko ren 00an
"Gernikarrak kontsonante epentetikoa galtzen hasi dira: meri(x)enda, bih(x)otza"¦ Belaunaldi gazteenen eta helduaroan euskaldundu direnen artean antzeman dut".Marijo Deogracias
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ariane Ensunza Aldamizetxebarriak (Gernika-Lumo, 1988) Gernikako euskararen ezaugarri fonetikoak aztertu zituen lehenengo eta Busturialdekoekin ari da gaur egun, tesia egiten. Bera ibili da, Leire Gandarias eta Lorea Unamunorekin batera, EUDIA ikerketa taldean, Busturialdeko euskararen dibertsitatea ikasgeletan jorratzeko tresnaren prestaketan, Seber Altube ikastolak eskatuta.

Zuk zeuk gernikarrez egiten duzu?

Bai, baina ama ereñarra daukat, beraz, gauzatxo batzuk igartzen ditut handik hartutakoak direla. Gernikan asko gara guraso biak gernikarrak ez ditugunak eta horrek ere eragin du herriko euskalkian. Sekulako nahasketa, dibertsitate eta aldakortasuna dago Gernikako euskaran.

Non daude Busturialdeko herrien arteko desberdintasunik handienak?

Hortxe ditugu Bermeo eta Elantxobe, biek ere kostako hizkera dute eta, esaterako, Gernikako edo Muxikako euskararekin konparatuz gero oso desberdinak dira; beti ere, bi mutur horiek aztertuz gero. Baina Gernika eta Ereño ikertuta, akaso, desberdintasuna ez da hain nabarmena, distantzia handia izan arren herri bien artean. Mendialdean, esaterako, gehiago kontserbatu dute euren euskalkia, baina gazteen artean, mugikortasuna handiagoa izanik, hasi dira ez egiten euren aitita-amonena.

Zure ikerketari dagokionez, bina informatzaile erabili dituzu.

55 urtetik gorako informatzaileak eta euskara batuan alfabetatu eta mundu ‘berrian’ bizi diren gazteak, hau da, herri batetik bestera mugitzen direnak. Gazteok herriko euskara mantendu duten edo norantz aldatu duten aztertzea zen helburua, beraz, gazteenen kasuan beste herrietako hizkerekin hartu-emanak izan dituzten informatzaileak aukeratu ditut.

Gazte horiek euren hizkera estimuan daukate?

Badira herri txikiago batzuk sen handiagoa dutenak, nortasun sendoagoa dutenak eta kontziente direnak horixe dela euren berba egiteko modua. Beste herri askok Gernikako euskararantz jo dute. Kontuan izan Gernikakoa dela euskara batutik hurbiltsuen dagoena. Esaterako, ‘-o’ amaiera orokortuago dute, hau da, batuan ere hitz asko horrela esaten direnez, amaiera hori orokortu dute eta ‘-ue’ amaiera baztertu dute. Adibidez: astue (astoa), lepue (lepoa), karamelue (karameloa), due (doa). Belaunaldien artean bertako euskara gehien mantendu dutenak Elantxobe eta Ereño direla esango nuke.

Periferian biak ere.

Bai, eta bertako gazteak asko mugitzen diren arren, haiek eutsi diote gehien eurenari. Foruko eta Kortezubiko hizkerak, esaterako, Gernikan egiten denetik gertuen daudenak dira.

Master amaierako lanean Gernikako euskararen aldakortasuna aztertu zenuen. Zer nolako aldaerak identifikatu zenituen?

Bustiduraren inguruko ikerketa egin nuen, euskara batuaren eraginez zelan galtzen ari den bustiduraren eragina. [‘Goixien’, ‘aretxa’, ‘gatxa’; ‘goizien’, ‘aretza’, ‘gatza’ beharrean edo ‘ixen’, ‘badakixu’; ‘izen’ eta ‘badakizu’ beharrean]. Esaten da Busturialdeakoa zubi-hizkera dela, sartaldeko eta sortaldeko euskararen artekoa. Gura nuen ikusi zer duen batetik eta zer bestetik.

Eta asmatu duzu?

Errekaren banaketaren isla baino gehiago, ipar eta hegoaren arteko desberdintasuna ematen da hemen. Busturialdean ardatz bi dago: errekarena eta ipar-hegoarena. Batzuetan banaketa horizontala da, hau da, iparraldea (kosta) eta hegoaldea (barrualdekoa) eta beste batzuetan da errekaren eskumatara eta ezkerretara; biosferaren erreserbaren argazkia, alegia.

Zein da aldaerarik nabarmenena, batzuen eta besteen artean?

Berba amaieretan, artikulua gehitueran, bustidura –itturrixe (iturria), eztixe (eztia), azerixe (azeria)–; eta aditz morfologian, erabiltzen diren markatzaileak. Azken batean, denean ematen dira aldaerak. Baina, bereizketa nagusia belaunaldiz belaunaldikoa da. Lehen Busturiak harreman handiagoa zuen Bermeorekin, eta orain berriz, Gernikarekin.

Busturialdeko euskara ezagutzen ez duenari zelakoa dela esango zenioke?

‘-ie’ amaiera egiten dugu asko, ‘etxie’, ‘farolie’... bai euskal berbetan zein maileguetan. Arratian ‘-ea’ egiten da eta Lea Artibain ‘-ia’. Aldaera hori ez da aldatu euskara batuaren eraginez, edo belaunaldien arteko aldaketen ondorioz. Hala ere, egia da herri batzuetan lehen ‘-i’ egiten zela eta galtzen dabiltzala, ‘etxi’ esan ordez ‘etxie’ esaten hasi dira.

Seber Altube ikastolaren proiektuaren helburuetako bat umeek etxetik dakarten euskara prestigiatzea da.

Bai, batua sartu da eskolan zuzen-zuzenean eta umeek euskalkia baztertzen dute. Kontua ez da euskalkia baino ez egitea, baizik eta bertako hizkerari prestigioa ematea, ezaugarri asko galdu baititu. Ikas dezatela testuinguru bakoitzean erabili behar den erregistroa aukeratzen.

Euskara batua aipatu duzu aldaketen arrazoi legez. Beste zerk eragin ditu aldaketak herritarren hizkeretan?

Indar garrantzitsuenak euskara batua eta alfabetizazioa izan dira. Gernikako euskararen kasuan, esaterako, kontsonante epentetikoa galtzen hasi da: meri(x)enda, bih(x)otza… Belaunaldi gazteenen eta helduaroan euskaldundu direnen artean antzeman dut.


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude