argia.eus
INPRIMATU
Azpiegitura handiei begira

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko abenduaren 26a
Joxemai-CC By SA

Fukushimako zentral nuklearra oso urrun dago azken hatsa ematetik. Egunak joan, egunak etorri, erradioaktibitateak protagonista izaten jarraitzen du, ez hango lurretan bakarrik, Ozeano Bareak ukitzen dituen gero eta herrialde gehiagotan ere bai. Garoñakoa lo dago oraingoz, eta datorren urteko erdialdean erabakiko da harekin zer egin; ezin jakin koma luzatuko dioten, esnatuko duten ala behin betirako hiltzen saiatuko diren.

Euskal Herrian abiadura handiko trena dugu galdera ikur handi baten pean. Azken urteetan egindako inbertsioa Euskal Herriaren historian lan publiko batean egindako handiena izango zen ziur aski, eta diru hori zakarrontzira botatzea gogorra egiten zaio administrazioari. Ezin esan, baina, alternatiba ona denik; jada teknologikoki zaharkitzen ari den lan batean diru gehiago jartzeak hotzikara ematen du, batez ere aireportu eta itsas portu guztiak azpierabiliak ditugunean.

Urte berri on!