Azaroaren amaieran ISON kometa inoiz ez bezala hurbildu zen eguzkira. Lehen berrien arabera erabat desintegratu zen, baina azken aldian egindako behaketen ostean ez dago hain garbi hala gertatu zenik.
Izotzez eta harkaitzez osatutako kometa, eguzkira hurbildu ahala, 2.700ºC-ko tenperaturari aurre egin behar izan zion, eta hainbat orduz segundoko hiru milioi tona material galduz joan zen. Hala ere, ez dago garbi iraun egingo duen edo beroak desegingo ote duen.
Hozten doan neurrian irauteko aukera gehiago izango du, baina orain hilabeteko dirdira ez du izango, hori ziur.