argia.eus
INPRIMATU
Onddoak baratzera bidean

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko azaroaren 27a
Boletus aestivalis espezieko onddoak. (Hector Leon)
Boletus aestivalis espezieko onddoak. (Hector Leon) Hector Leon

Elhuyarrek kudeatzen duen zientzia.net atarian irakurri dugunaren arabera, Zumaiako Jaime Olaizola mendi-ingeniariak sortu eta zuzentzen duen ID Forest enpresak boletusak landatzeko bidea asmatu du, eta laster komertzializazioari ekingo diote.

Horretarako faktore ugari kontrolatu behar izan dute. Hautaketa genetikoa, zuhaitz egokienak eta lur mota azido samarrak omen dira boletusak hazteko gakoak. Lehen landaketa urtebete barru egitea espero dute; ba omen dituzte eskaerak Euskal Herrian eta Italian. Hori bai, ez dugu ezer ere irakurri onddo horiek izango dituzten zaporeaz eta estetikaz. Perretxikozaleontzat kontu garrantzitsuak, inondik ere.