argia.eus
INPRIMATU
Lingolang webgunea, haurrak hizkuntza irakasle

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko ekainaren 26a

Topaguneak ireki du Lingolang webgunea. Haurrak dira protagonista. Errusieraz, guaranieraz, errumanieraz, amazigeraz, urduz eta beste hainbat hizkuntzatan hitz egiten entzun daitezke. Haien jatorrizko hizkuntzak dira.

Euskararen eta Euskal Herrian ditugun beste hizkuntzen arteko zubia eraiki nahi du Topaguneak. Hortaz, webgunean ageri diren haurrek hainbat hitz eta esaldi haien hizkuntzan nola diren erakutsi digute bideo bidez.

Topaguneak hiru helburu nagusi lortu nahi ditu Lingolan baliatuz: ikastetxeetako hizkuntza aniztasuna islatzea; hizkuntza horiek ezagutu eta hiztunei aitortza egitea; eta ikastetxeei eta gurasoei aniztasuna lantzeko baliabideak eskaintzea.