Soka ederki tenkatuta dugun garaiotan barre pixka bat egin nahi baduzu, Izparringia.net-ek agian lagunduko dizu. Oso ikuspuntu “bereziak” aurkituko dituzu webgune honetako albisteetan. Betiko gaiak irakurriko dituzu, dela Realaren eta Athleticen arteko dema, Merkel eta Berlusconi, krisi ekonomikoa eta langabezia, baina idazterakoan kazetariak umorerik ez duela falta ohartuko zara. Beste kontu bat da sinestekoak diren albisteok... Izparringiak abisatu digunez, Urepeleko Artzaina abestia kantatzea debekatuta egongo da datozen hamar urteotan.