argia.eus
INPRIMATU
Wert erreformari jarriak

IƱaki Murua 2013ko martxoaren 06a

Doinua: Esne saltzailearena.

Zertako berrikuntza
pedagogikoa?
neurtuko duk emaitza
akademikoa;
fuera berdintasuna,
eraiki mitoa.
Euskarak behe maila
erdarek goikoa...
errepikatzen zaigun
geroglifikoa!

Una, grande y libre
urrup, edan ta klik
urte askoko lana
pasa nahi duk gaindik
komunitate oso bat
Paseo Colondik
neuronak dariola
habil edonondik
botila bete batek
antosina on dik!

Ikasle eleanitz
euskalduna nahi guk
dezan geurea biziz
mundua ezagut.
Hik D eredua ere
desagertu kaput;
baina lasai tokaio,
zerbait ona ein baituk:
zatituta geundenok
Wertebratu gaituk!