Erresistentzia indiarraren sinboloa

  • Dakota herriaren buruzagi historikoa eta AEBetako jatorrizko herrien arteko ordezkaririk errespetatuenetakoa hil zen urrian minbiziz, 71 urte zituela. Ameriketako Mugimendu Indiarraren (AIM) bultzatzailearen errautsak Black Hills dakotarren mendi sakratuan zabaldu zituzten. Russell Meansek FBIren aurkako matxinada gidatu zuen 1973an.

XX.mendean eragin handiena izan duen AEBetako indigena, Means
XX.mendean eragin handiena izan duen AEBetako indigena, Means

Heriotzak AEB osoko indiarren erreakzioak eragin ditu, azken urteotan politikaren lehen lerrotik aparte bizi bazen ere. Bera kide zen Oglala Dakota tribuko egungo buruak ekainaren 26a Russell Means Eguna izendatu du.

Means Pine Ridge indiarren erreserban jaio zen 1939ko azaroaren 10ean, eta lau anai-arrebetan zaharrena zen. Indiarrei inguru urbanoan bizitzen laguntzeko erakundea sortu eta horko zuzendari izan zen hainbat urtez. Bertan izan zituen AIMrekin lehen harremanak  eta erakunde horren buru ezagunenetakoa bihurtu zen denbora gutxian. Bere jarduna ez zen AEBetara mugatu eta Hego Amerikako indigenekin hartu-emanak izan zituen, gehienbat Nikaraguakoekin. Nazio Batuen Erakundearekin ere lan egin zuen jatorrizko herrien eskubideak aitortzearen alde. AEBetako Gobernuak indiarrak bigarren mailako herritar gisa tratatzen zituela salatzeko buruturiko hainbat ekintzagatik egin zen ezagun. Besteren artean, 1972an AEBetako Gai Indiarretarako Bulegoa okupatu zuten, makina bat dokumentu suntsituz.  

Bere ekintzarik sonatuena Wounded Knee herriaren okupazioa izan zen. 1973an bi hilabetez, ehunka indiarrek eta kausaren aldeko ekintzaile zuriek aipatu herrixka hartu eta erresistentzia antolatu zuten Russell gidari zela. Leku sinbolikoa hautatu zuten, bertan 1890. urtean AEBetako armadak 350 gizon, emakume eta ume dakotar hil baitzituen. AEBetako Gobernuak indiarrekin sinatutako hitzarmenak bete zitzala eskatzen zuten, baita “gobernu tribal ustelak” amaitzea ere. 71 egunez herrixkan eutsi zioten, tiroketa artean. Hedabideen arreta bereganatu zuen ekintzak, gertaerari sona handia emanez. Bi indiar eta polizia bat hil ziren. Amaieran, Russell Means eta Dennis Banks buruzagiak atxilotu zituzten, baina kasua artxibatzea erabaki zuen epaileak, indiarrei egindako bidegabekerietan zentratutako defentsaren ostean. Leonard Peltier aldiz, garaiko AIMko buruetako bat, kartzelan da ordutik eta AEBetako preso politikorik zaharrena da.

Pixkanaka, lehen lerroan egoteari utzi zion eta 1995. urtean Where White Men Fear to Tread autobiografia argitaratu zuen. Bertatik hartua da ondorengo pasartea: “Milaka urtez, indiarrok lurraren parte izan gara. Larreen, basoen eta mendien parte izan gara. Belar zati bakoitza, landare bakoitza, zuhaitz bakoitza ezagutzen genuen. Haizeak eta hodeiak ezagutzen genituen, ibaiak eta lakuak. Hegan edo lurretik arrastaka igarotzen diren izaki bakoitza ezagutzen genuen. Lurraren parte gara, baina ez gara Lurreko gauzarik garrantzitsuena. (...) Zoritxarrez, gizon zuriak bere zentzumenen plazerarekin lotzen du zoriontasuna. Nire osaba Matthew Kingek esan ohi zuen burua astinduz: ‘Gizon zuria ume txiki bat bezalakoa da, pazientzia izan behar duzu berarekin’. Baina Amama Lurrari pazientzia agortzen ari zaio. Hemengo eta mundu osoko herri indigenei gizarte eurozentrikoek egin dietena, orain beren buruari egiten ari zaizkio; lurra, airea eta ura kutsatuz, batak bestea bortxatzen du, Amama Lurra bortxatzen duten bezala. Espezieen suizidioaren amildegira heltzen ari gara”.

Hollywoodeko hainbat filmetan agertzeagatik ere egin zen ezagun Russel. Besteak beste, The Last Mohican filmean parte hartu zuen eta Pocahontas marrazki bizidunetan ahotsa jarri zion pertsonaietako bati. n


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dakota herria
Generoa eta sexualitatea dekolonizatu, Lakota herria altxatu

AEBetako Hego Dakotako Pine Ridge erreserbako Lakota Sioux Tribe tribu-gobernuak bi lege historiko onartu zituen 2019ko legealdian. Sexu berekoen arteko ezkontza eta LGTBIQ pertsonen aurkako erasoak gorroto delituen barruan sartzea. Lorpen hauen atzean dauden ekintzaileak... [+]


Aitor Esteban
"Euskara hizkuntza gutxitua da, eta lakota askoz gutxituagoa"

Lakota hizkuntzaz hitzaldia egitekoa zen Aitor Esteban (Bilbo, 1962) iragan martxoan Gasteizen, Hitz Adina Mintzo ikastaroaren barnean. COVID 19-ak eragindako konfinamenduak bertan behera utzarazi zituen martxoaz geroko saioak eta, hainbestean, postaz jakinarazi dizkigu lakota... [+]


110 urteko espetxe eskaera AEBetan oliobide baten aurka sabotaiak aitortu zituzten bi ekintzaileentzat

Dacota Access oliobideari sabotaiak egin izana aitortu zuten bi ekintzaileren aurka 110 urte arteko espetxea eta ehunka milaka dolarreko zigorra eskatu dute. Azken hamarkadetan ingurumenarekin loturiko ekintzaileei eskatu zaien zigorrik gogorrenak dira, The Intercept... [+]


2017-08-24 | Xalba Ramirez
Trumpen abokatuek Greenpeace salatu dute Dakotako oliobidea dela eta

Dakota Acces Pipeline oliobidea eraikitzen ari den enpresak Greenpeace eta beste talde ekologista batzuk salatu ditu 300 milioi dolar eskatuz. Trumpen abokatuak arduratu dira salaketa jartzeaz.


Sabotaje ekintzak onartu dituzte bi ekintzailek Dakota Access oliobidearen aurka

Prentsaurreko bidez onartu dute bi ekintzailek AEBetako Iowa estatuan Dakota Access Pipeline oliobidea eraikitzeko makinen eta hodien aurkako hainbat sabotaje ekintza egin izana. Makinei su eman dietela eta hodiaren balbulak apurtu dituztela aldarrikatu dute, Democracy... [+]


Eguneraketa berriak daude