Idiazabal, gazta zati bat baino gehiago


I˝aki Zubeldia
2012ko ekainaren 17a

Idiazabalgo herriak eman duen fruiturik bikainenetakoa izango da Gazta zati bat filma. Herri baten nahia –zer eta nolakoa izan nahi duen erabakitzeko eskubidea–, oinarrizko eskubidea bestalde, da film honen leitmotiva. Horren inguruan biraka dabil film osoa, baina a zer-nolako ibilbidea jorratu behar izan duen gaztaren herriak. Angel Oiarbide da ideia hori izan eta bultzatzen aritu dena. Lehenbizi herri mailan indarrak biltzen ahalegindu zen erabakitzeko eskubidearen aldeko kanpaina horretan, ideologia politiko desberdinetako jendea elkartuz. Eta herrian fruituak eman zituen egitasmo horrek: erabakitzeko eskubidea defendatzen zuten beste herrialdeen jokabidea aztertu zuten (Quebec eta Eskozia), bereziki azken honetakoa. Gero, bideak ireki zituzten Eskoziako politikariekin eta herritarrekin elkarretaratzeak egiteko. Ondorioz, Idiazabalgo talde handi bat, laurogei bat lagun, Eskoziara joan zen eta izugarrizko ekitaldia eta festa antolatu zuen politikariak eta herritarrak uztartuz. Gero, Eskoziako talde handi bat Euskal Herrira ekarri zuten jaialdi erraldoia antolatuz, herriaren eta politikarien presentziarekin hemen ere. Eta ederrena, bi herri zahar hauek beren folklorea, herri kirolak, musika, elkartasuna eta bizinahia azaldu zuten modu baketsu bezain ludikoan. Hunkigarria da Europako bi herri zahar hauen bizinahia eta euren tradizioak eta bizimoldeak gordetzeko egiten duten ahalegina.

Film xumea da, handiusterik gabea, autentikoa, eta autentikoen artean benetakoena Luis artzaina. Artzainaren pertsonaiak film xume hau handi egiten du, pertsonaia sotil eta tolesdurarik gabeek denok txunditzeko duten ahalmenarekin. Azkenean, Luis artzainaren gazta zatia Nazio Batuen Erakunderaino iritsiko da, gure herriak erakunde horretan herri libre gisa egon nahi duela aldarrikatuz.

Egitasmo honi Nazioen Mundua deitu diote eta dagoeneko Goierrira zabaldu da. Idiazabalgo herriak eredu bikaina eskaini digu guztioi konturatzeko herri proiektu jator bat dagoenean, lehenbizi sinetsi egin behar dugula horretan, gero indarrak bildu norberaren ideologia eta aukera politikoen gainetik eta, batez ere, Angel bezalako gidari kementsu eta argiak jarri horrelako ekimen baten gidaritzan.

Filmak barru-barruko fibrak astintzen dizkizu eta bukaeran aho-zapore gozo bat uzten dizu, “hau dena posible da, borondatea behar aurrera eramateko” pentsamenduarekin batera.
 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
Damaso Intzaren artxiboa
MULTIMEDIA - erreportajea

Iruñeko Kaputxinoen artxiboan izan gara, Damaso Intza Zeruko Argia aldizkariaren sortzailearen dokumentuak arakatzen. Bideo labur honetan bildu ditugu bertan egindako zenbait aurkikuntza.


Tren sozialaren alde kaleak bete dituzte Tafallan

Tren sozial baten alde! AHTrik ez! leloa zabaldu zuten, Erdi Aldea Trenaren Alde taldeak antolatuta.Trenbideak hobetuta, abiadura handikorik egin gabe, zerbitzu ona eman daitekeela argudiatu zuten.


2019-02-18 | Zero Zabor
GuraSOSek azaldu ditu Zubietan dioxinak jarraian kontrolatuko ez direla erakusten duten agiri ezkutuak

Zubietako erraustegiak ez ditu jarraian kontrolatuko bere tximiniak airera isuriko dituen kutsagai arriskutsuenak, bidenabar dioxinak eta furanoak. GuraSOSek prentsaurrean erakutsi ditu horren frogatzat erraustegiaren jabea den GHK eta datozen 35 urteetan kudeatuko duen Ekondakin Energia y Medio Ambiente enpresa taldeak sinatutako kontratua eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean urtero bete beharko duten Ingurumena Zaintzeko Plana delakoa.


2019-02-18 | ARGIA
2018an 4.600 manifestazio egin dira EAEn, 2017an baino %13 gehiago

Gipuzkoan egin dute gehien gora manifestazioek, 2017an baino %27,6. Bizkaian %9 egin dute gora, eta Araban berriz, %5,3 behera.


2019-02-18 | ARGIA
Espainiako hauteskundeetarako "aldaketaren hautagaitza" osatzeko Barkosen proposamena airean da

Nafarroako Gobernuko lehendakariak ostiralean bertan proposatu zuen aldaketa sostengatzen duten lau alderdiak elkarrekin joatean apirilaren 28ko Espainiako hauteskunde orokorretara. EH Bilduk begi onez ikusi zuen aukera eta Ahal Duguk eta Ezkerrak atzera bota zuten proposamena.


2019-02-18 | ARGIA
Espainiako hauteskundeetarakoko "aldaketaren hautagaitza" osatzeko Barkosen proposamena airean da

Nafarroako Gobernuko lehendakariak ostiralean bertan proposatu zuen aldaketa sostengatzen duten lau alderdiak elkarrekin joatean apirilaren 28ko Espainiako hauteskunde orokorretara. EH Bilduk begi onez ikusi zuen aukera eta Ahal Duguk eta Ezkerrak atzera bota zuten proposamena.


2019-02-18 | ARGIA
Beltxarga arruntaren azken agurra

Gipuzkoako basozainen elkarteak eman du albistearen berri eta bideoan erakutsi digu. Beltxarga arrunt bat hilda aurkitu dute eta haren ondora gerturatu da maitalea azken agurra ematera. Basozainek twiterrez adierazi dutenez, beltxargen artean osatutako bikoteak bietako bat hiltzen denean banatzen dira normalean.


2019-02-18 | ARGIA
Langileen protesta artean hasi da Gipuzkoako Aldundiaren gobernantza-ereduari buruzko jardunaldia

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu duen Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, “Open minded governance for your future” (euskaraz “gogo irekiko gobernantza zure etorkizunarentzat”) izeneko jardunaldia egiten ari dira Tabakaleran. Ekitaldia hasi baino lehen hainbat langilek protesta egin dute eraikinaren barruan.


2019-02-18 | ARGIA
Gazte Koordinadora Sozialista aurkeztu dute Gasteizen

Aurkezpen ekitaldia Gasteizko Auzolana pilotalekuan egin zen igandean, otsailaren 17an, eta Gedar, langile kazeta webgunean azaltzen denez, "klase batasuna eta independentzia politikoaren aldeko aldarrikapenarekin aurkeztu dute sozialismoaren bidean ekarpena egiteko".

 


Tabakaleraren kultur zuzendari berria aukeratzeko prozesua martxan da

Ane Rodriguezek Tabakalerako kultur zuzendaritza utziko duela iragarri ostean, martxan dago haren ordezkoa aukeratzeko prozesua, Campo & Ochandiano enpresak bideratuta.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude