Idiazabal, gazta zati bat baino gehiago

Idiazabalgo herriak eman duen fruiturik bikainenetakoa izango da Gazta zati bat filma. Herri baten nahia –zer eta nolakoa izan nahi duen erabakitzeko eskubidea–, oinarrizko eskubidea bestalde, da film honen leitmotiva. Horren inguruan biraka dabil film osoa, baina a zer-nolako ibilbidea jorratu behar izan duen gaztaren herriak. Angel Oiarbide da ideia hori izan eta bultzatzen aritu dena. Lehenbizi herri mailan indarrak biltzen ahalegindu zen erabakitzeko eskubidearen aldeko kanpaina horretan, ideologia politiko desberdinetako jendea elkartuz. Eta herrian fruituak eman zituen egitasmo horrek: erabakitzeko eskubidea defendatzen zuten beste herrialdeen jokabidea aztertu zuten (Quebec eta Eskozia), bereziki azken honetakoa. Gero, bideak ireki zituzten Eskoziako politikariekin eta herritarrekin elkarretaratzeak egiteko. Ondorioz, Idiazabalgo talde handi bat, laurogei bat lagun, Eskoziara joan zen eta izugarrizko ekitaldia eta festa antolatu zuen politikariak eta herritarrak uztartuz. Gero, Eskoziako talde handi bat Euskal Herrira ekarri zuten jaialdi erraldoia antolatuz, herriaren eta politikarien presentziarekin hemen ere. Eta ederrena, bi herri zahar hauek beren folklorea, herri kirolak, musika, elkartasuna eta bizinahia azaldu zuten modu baketsu bezain ludikoan. Hunkigarria da Europako bi herri zahar hauen bizinahia eta euren tradizioak eta bizimoldeak gordetzeko egiten duten ahalegina.

Film xumea da, handiusterik gabea, autentikoa, eta autentikoen artean benetakoena Luis artzaina. Artzainaren pertsonaiak film xume hau handi egiten du, pertsonaia sotil eta tolesdurarik gabeek denok txunditzeko duten ahalmenarekin. Azkenean, Luis artzainaren gazta zatia Nazio Batuen Erakunderaino iritsiko da, gure herriak erakunde horretan herri libre gisa egon nahi duela aldarrikatuz.

Egitasmo honi Nazioen Mundua deitu diote eta dagoeneko Goierrira zabaldu da. Idiazabalgo herriak eredu bikaina eskaini digu guztioi konturatzeko herri proiektu jator bat dagoenean, lehenbizi sinetsi egin behar dugula horretan, gero indarrak bildu norberaren ideologia eta aukera politikoen gainetik eta, batez ere, Angel bezalako gidari kementsu eta argiak jarri horrelako ekimen baten gidaritzan.

Filmak barru-barruko fibrak astintzen dizkizu eta bukaeran aho-zapore gozo bat uzten dizu, “hau dena posible da, borondatea behar aurrera eramateko” pentsamenduarekin batera.
 


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude