argia.eus
INPRIMATU
Desagertu

Joxemari Ostolaza 2011ko abenduaren 20a

ofizioen artean, sastrearena da azken urteotan nabarmendutako bat. Gogoan dut trajeak neurrira egiten zeneko garaia, estreinatu aurretik hiru bat aldiz probatzera sastrearengana joan behar genuenekoa. Desagertzen joan dira, sukaldariak sortzen diren habaila berean. Valentzian gelditzen da baten bat, oraindik ere bertako politikarien neurrira egiteko gauza dena. Berdin dio konkorra edo bizkar okerra izan, ofizialak propio neurrira egingo dio estandarra bailitzan. Hori du ofizio horrek berezko abantaila, desegokiena ere publikoki egokia agertzeko arte hori, okerrena ere itxuraz zuzen agertu dadin. Eta garesti ordaindu beharrekoa paraje horietan doanekoa da, erregaliaren forma hartzen duena. Politikari hauek gastu handiak dituzte azpiegitura pertsonaletan, itxura ondasuna duen ofizio horretan. Eta sastre ofizial horrentzat ez da txikia harrotasuna, bere obra hedabideetan hain gorputz egokietan ikustean. Erregalia dirudiena, inbertsioa du. Ez dirudi zuzena tribunaletara eramatea holako eskuzabalak diren pertsonak, tranpaz eta jukutriaz josita dagoen garaian eredugarriak direnak. Prêt-à-porter delakoa nagusi.