argia.eus
INPRIMATU
Fereka egiteak garunean duen eragina

Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko abenduaren 06a
Mary Cassatt

Gizakiok maite dugu ferekak jasotzea, eta hori neurtu daiteke garunera ailegatzen den odol kopuruaren bidez.

Berriki, Gotenburgoko Unibertsitatearen (Suedia) menpe dagoen Sahlgrenska Akademiako ikerlariek, arestian esandakoa ez ezik beste hau ere frogatu dute: gure garunak berdin jokatzen duela beste bati egiten zaizkion ferekak ikusita. Saiakera honen bidez enpatiaren azterketa bultzatu nahi da batetik, eta bestetik elkar ukitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi da; izan ukitze goxoak, izan erdeinuzkoak.