Udaberri bi

Artaburuaren zurikinak izen ugari badu pentsa artaburu berak zenbat ote duen... Eta artaburuari berari buruz ari naiz, benetakoari buruz, artoaren fruituari buruz, ez ni zeu bezalako artaburuez... Gure berri jakin nahi duenak babalorearen sinonimoekin osatuta hementxe argitaratutakora jo beza (Argia, 2.175. zbkia, 2009ko martxoaren 8a). Benetako artaburuak ere izen xelebretik badu, hona polit bi: pikazkarri eta txiloma. Artaburuak geurean izan duen garrantzia dela eta, ehundik gora izen badituela dema egingo nuke. Bilduko al ditugu?

Artaburuak zuztarraren muturrean ihartzen diren sasoi honetan topatu dudan beste xelebrekeria batekin nator gaur. Ilargialdi batean kanpoan ibili naiz, beste hemisferio batean. Udatik udazkenerako joaneko hemengo eguraldia ez dut bizi izan. Bero latzek jo omen dute geurea. Honek aurtengo klimaren itxuragabeko gorabeherak borobildu ditu. Neguan udaberria egin zuen, udaberrian uda, udan euri-jasak eta udazkeneko atarian udamin sargoria. Sasoi bat aurreratua letorkeen gisara igaro da aurtengoa. Horri egozten diot kanpotik etorri eta topatu dudan xelebrekeria. Arreta harrapatu didan bitxikeria loraldia izan da, udaberriko loraldia udazkenean. Sagarrondoak (Malus x domestica), udareondoak (Pyrus communis), gereziondoak (Prunus avium), aranondoak –bertakoak (Prunus domestica) eta japoniarrak (Prunus cerasifera “Pissardii”)–, sasiakazia (Robinia pseudoacacia), erramua (Laurus nobilis), aligustre edo arbustu japoniarra (Ligustrum ovalifolium)... Ezin sinetsita ibili nintzen egunetan. Bati eta besteari galdezka: ze eguraldi arraio izan da bada? Eta denek erantzun bera: beroa!

Bero horri bueltaka, kanpotik bueltatuta hemen nintzen lehenengo egunean, urriaren 5ean, Donostian ateratako argazki batek piztu zidan, azkenean, argia. Argazkian ageri den azalea (Rhododendron sp.) izan zen kakoa. Udaberriko beroen ondoren, uztaileko euriteek negua ekarri zuten, tenperaturan, hezetasunean eta ilunpean. Gero irailean beroa eta argia. Udaberria etorri zela uste izan zuten landareok. Uste ala egia, zer izan da? Argi dago, horientzat bi udaberriko urtea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude