Tifinagh: amazighen alfabeto zaharberritua

Amazighen egungo alfabetoa herri honen antzinako eskrituretan oinarritzen da. K.a. II. mendekoak dira tamazight hizkuntzaz idatzitako lehen inskripzioak, baina adituek diotenez, askoz ere zaharragoa izan liteke. Tifinagh deitzen diote. XII. mendeaz geroztik, amazighek arabiar alfabetoa erabili izan dute, baita latindarra ere. Nolanahi, XX. mendean “tifinagh berria” izeneko alfabetoa erabiltzen hasi ziren. Hala, duela gutxira arte baino ez dira tifinagh berrian alfabetozko testuak inprimatu. Marokon hauxe erabiltzen da gehienetan, amazigh ekintzaile askok oraindik latindar alfabetoa nahiago badu ere. Aljerian, azken hori erabiltzen da ia beti.
Gaddafik boterean eman dituen lau hamarkadetan, debekatuta zeuden amazigh herriaren argitalpen oro Libian. Baina iraultza piztu zenetik, herrialdeko gutxiengo handienak alfabeto zaharberrituari eutsi dio plazara etengabe ateratzen ari diren argitalpenetan. Hori bera erabiltzen da Qatarretik emititzen ari den telebista amazighen programazioan.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude