“Gizon askeak” ala “Satanen semeak”?

“Arabiar, pertsiar, greziar edota erromatar herria bezalako talde sendo eta leinu nobleduna da amazigha. Eta Magreben bizi izan dira hasiera-hasieratik”.
Ibn Khaldun, XIV. mendeko arabiar historiagilea.


Egun, 40-50 milioi amazigh daude Maroko, Aljeria, Mali, Niger, Tunisia eta Egipton sakabanatuta. Adituek diotenez, Ipar Afrikan dute jatorria herri honetako biztanleek. Berbere hitzaz ezagunagoak izan arren, amazighek ez dute gustuko izendapen hori, latinetik hartutako “barbaro” sustrai berekoa baita. Amazigh “gizon askea” erabiltzen dute beraiek, eta imazighen pluralean. Euren hizkuntzari tamazight deitzen diote eta afro-asiar hizkuntz familian sailkatu dute adituek.
Egungo amazigh gehienak suni musulmanak izan arren, kristau gutxiengo batzuk aurki daitezke oraindik Aljeriako Kabilia eskualdean. Aldi berean, 1960 arte judu amazigh komunitate sendoa zegoen Marokon. Antzinako amazigh ezagunenak, besteak beste, Masinisa numidiar erregea eta Apuleio erromatar idazleak ziren. Amazighak ziren baita ere Hispania konkistatu zuen Tariq ibn Ziyad jenerala, Ibn Batuta Erdi Aroko esploratzailea edota San Agustin eliza burua. Egun, Zinedine Zidane futbolaria da herri honetako kiderik ezagunena.
Wikileaks sareak filtratutako kable guztien artean amazighekin zerikusia duten hainbat topatu dira. Muammar al-Gaddafiren garaian tamazightaren irakaskuntza debekatu zen eta Wikileaksek filtratutakoaren arabera honako mezua igorri zien amazighei libiar koronelak: “Nahi erara deitu al diozue zuen buruari etxe barruan (berbere, Satanen semeak…) baina libiarrak besterik ez zarete etxetik kanpo”.


ASTEKARIA
2011ko irailaren 18a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude