Kilometro kontagailuen 2.000 urteko arbasoa

Egungo odometro digitaletaraino iristeko bidea duela 2.000 urte inguru hasi zen. Baina, tartean,  asmakizunak geldialdi luzea egin behar izan zuen, XVII. mendean hainbat asmatzailek  berrabiarazi  zuten arte.
Egungo odometro digitaletaraino iristeko bidea duela 2.000 urte inguru hasi zen. Baina, tartean, asmakizunak geldialdi luzea egin behar izan zuen, XVII. mendean hainbat asmatzailek berrabiarazi zuten arte.Downtowngal-CC By SA

Alexandria (Egipto), K.o. I. mendea. Heronek (K.o. 10-70), Dioptra lanaren 34. atalean, odometroa deskribatu zuen, hau da, ibilgailu batek bidaia batean ibilitako distantzia adierazten duen gailua. Heronen odometroak ingeniaritza mekanismo nahiko soila zuen barruan: gurdiaren gurpilen indarrak zenbait engranaje mugiarazten zituen. Engranajeek hainbat bola biltzen zituen, eta plataforma biribil bhat, zulo bat zeukana, birarazten zuen. Biratzean bolak banan-banan zuloan erori eta, hodi baten bidez, kaxa batean pilatzen ziren. Bolak zenbatu, zegokion biderketa egin eta emaitza nahiko zehatza izan ohi zen. Antzinaroko odometroaren arabera, Hecatompylosetik Alexandriara arteko distantzia, sistema metrikora ekarria, 850 kilometrokoa zen; distantzia erreala 852 kilometrokoa da.

Baina ez dirudi gailua Alexandriako Heronek berak asmatu zuenik. Vitruviok, K.a. 23. urte inguruan, antzeko tramankulua aipatu zuen. Eta Estrabonek eta Pliniok Alexander Handiak K.a. IV. mendean egindako bidaien distantziak jaso zituzten; distantzia horien zehaztasunak neurgailu mekanikoren bat erabili zutela pentsarazten du.

Antzinako Txinan ere bazuten distantziak neurtzeko tramankulu bat eta, Erdi Aroan, Song dinastian, kontagailu nahiko sofistikatua erabiltzen zuten. Bitartean, Europan odometroa geldirik egon zen, XVII. mendean Blais Pascal Antzinaroko asmakizuna hobetzen saiatu zen arte. Mende horren amaieran, Thomas Saveryk itsasontzientzako odometroa asmatu zuen, 1895ean Curtis Hussey Veederrek bizikletei aplikatu zien, eta 1903an Warner anaiek autoentzako odometroa patentatu zuten.

1775ean Benjamin Franklinek posta bideak neurtzeko prototipo bat baino ez zuen egin. Baina asmatzaile ezagunaren biografia askotan berari egozten diote ehunka urte lehenagoko asmakizunaren merezimendua.


ASTEKARIA
2011ko uztailaren 17a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude