Gaindegia Txostena 2010

Bere jatorri eta helburuei jarraiki, Gaindegia Euskal Behatoki Sozioekonomikoak urteko analisia plazaratu du, kasu honetan Gaindegia Txostena 2010. Sortu zenetik laugarrena da. Lehenak bezalaxe, Euskal Herri osoko errealitate sozioekonomikora hurbildu nahi du. “Konfiantza-kontua... ala mesfidantza-kontua agian” Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiaren hitzaurrearekin, 2010eko Txostenak baditu berrikuntza batzuk: adierazle sorta zabala eta atal monografikoa; halaber, Eztabaida Foroa izeneko atal berria.

Txosteneko sinatzaileek zehaztasun eta aniztasun ideologikoa bermatzen dute: Marta Luxan-Unai Martin, Joseba Barandiaran, Nekane Altzelai, Nekane Jurado, Estitxu Elduayen, Catalina Chamorro, Peio Olhagaray, Sagrario Zabaleta, Xabier Aierdi, Mikel de La Fuente, Asier Minando eta Itziar Navarro, Mertxe Larrañaga, Mikel Zurbano...

Adierazle Sorta kapituluan, populazio eta lurraldeari, eta ekonomia eta gizarteari buruzko azterlanak eskaintzen dira, Euskal Herriko zahartzaroaren erretratuaren ekarpen interesgarri batekin. Monografikoen kapituluan hainbat analisi datoz, gai hauei buruz: lan-merkatua, egoeraren araberako adierazleak, I+G, enpresa-demografia, Iparraldearen erretratua, Europar Batasuneko eskualde-adierazleak, immigrazio eta prestakuntza. Aipagarria da Euskal Herriko eta Finlandiako datuen arteko alderaketa, eta baita gure enpresen nazioartekotze-prozesua ere.
 


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude