I
Konta dezadan zenbait bertsotan
azken urteon laburpen
bezala edo sare sozialek
nola eragin diguten,
gure bizitza retransmititzen
Twitterren eta Facebooken,
batzuk ia-ia kontatzen dute
pixa noiz egiten duten.
|
IV
Askatasunen defendatzaile
nola ez gara izango gu!
Baina urratu nahi direnean
badaude hamaika modu.
Geuk zuzenean jarri gabea
beste batek jarriko du...
Lehen poliziak galdetzen zigun,
gaur guk kontatzen diogu.
|
II
Norekin gauden non eta zertan,
noiz goazen oporretan,
norekin gauden maiteminduta
eta norekin zorretan,
hau “Atsegin dut” eta klikatu
horko bideo horretan...
bizi erdia pasatzen dugu
gure “Horma”ren obretan.
|
V
Gure mundutxo birtualean
ez dugu ikusten gaitzik,
ez da gainera hori den bezain
harreman-sare errazik.
Ez dut esaten ez ibiltzeko
sare sozialetan kasik,
zer eta nola idazten dugun
kontuan hartzeko baizik.
|
III
Han dago gure iruzkin sorta
eta argazki andana,
haserraldiak, pozak, tristurak...
bakoitzeko mezu bana.
Gure etxea ireki dugu
mundu osoarengana
ta irtetean atea giltzaz
ixteko hartzen dugu lana.
|
VI
Sorta txiki hau bukatu nahi dut
mezu txiki bat bidaliz,
ez dagoela zertan itsutu
aldatu arren gizaldiz.
Uste baduzu esageratu
dudala ta alde handiz,
sartu Google-en zure izena
eta pentsatu bi aldiz.
|