Sustraienganako sentsibilitatearen eta irmotasunaren arteko oreka

  • IZATE ::gure negu hotzak

    autoekoizpena

    iraupena ::48´44´´

    prezioa ::10€

IZATE Gure negu hotzak.
IZATE Gure negu hotzak.
Donibane-Ziburuko laukoteak hiru urte luze egin ditu estreinako lana kaleratu zuenetik eta oraingoan jauzi nabarmena egin du bigarren lanarekin. Iparraldeko eta Frantziako beste talde askok bezala post-hardcorearen iluntasun eta irmotasuna oso barneratuta daukate eta gogora ekarri dizkidate Dischord zein Amphetamine Reptile Recordseko hainbat talde, lortutako oinarri erritmiko aberats eta giro bereziengatik. Horrez gain, bitxia da tarte akustiko eta folkyak, lurrekoak, askoz pausatuagoak, lantzeko erakusten duten abilezia eta sentsibilitatea. Are gehiago, zenbait kasutan bi tendentzia horiek kanta berean uztartzen dituzte. Nabarmentzekoa da, baita ere, Claire abeslariak erregistro oso desberdinak lantzeko duen erraztasuna. Autoekoizpenean diharduen Iparraldeko talde oso interesgarria bederen.
Izate
"Musika tradizionalak segitzen du bizirik, gizartearen modernizatzearekin ongi moldatuz"

“Atzo galdutakoa bihar irabaziko dugu, baina lehenik onartu egin behar da galtzea”.
Hain luzea izan da “negua”?

Bai. Atzo galdutakoa bihar irabaziko dugu, baina lehenik onartu egin behar da galtzea; momentu zailak geroko pozarekin lotuak dira. Gure negu hotzak kanta Euskal Herriaren egoeraren metafora da. Negu hotzean luzaz murgildurik egon da, baina udaberria negua gainditzen ari da bere fruituekin. Disko hau egiteak luze eman digu eta egiaztatu ahal izan dugu sufrimendu eta pozaren arteko lotura.

Bizitzaren begiak amatasun/aitatasunari buruzko kanta ederra da…
Bai, taldeko kideen familiak handitu dira, eta omenalditxo bat egin nahi genien. Aita bilakatzeak bizitzari ematen diozun zentzua sakonki aldatzen du: zure interesak defenditzeko bizi baino, zure haurrenak babesteko.

“Baina ez da betiko” diozue. Adin muga dauka rock-and-rollak?
Rock-and-rolla libertate momentu oso intentso baina motza da. Hala ere, ez du adinik. Alderantziz, musika horren indarrak ongi entretenitzen ditu gorputzak eta buruak. Horren froga dira berrikitan ikusi ditugun AC-DC, No Means No, edo Niko Etxart.

Beti dago “beste bat” (zoritxarrez)?
Bai, denen baitan beti dago beste bat. Alde ilun bat daukagu denek. Bakoitzak bere buruari hori aitortu behar dio bakea lortzeko.

Oso deigarria iruditzen zait Iparraldeko taldeek, sonoritate gogorrak lantzeko trebezia izateaz gain, ildo akustiko eta folkyenarekin konektatzeko duzuen erraztasuna…
Bai, oso naturalki barneratzen ditugu eragin horiek; ez dugu baitezpada rock-and-rolla entzuten soilik. Euskal Herrian aktibo dago musika eszena, bai gaztetxeetan, aretoetan eta baita herriko plazetan eta karriketan ere. Musika tradizionalak (kantaldi, euskal kanta, pastorala) segitzen du bizirik, gizartearen modernizatzearekin ongi moldatuz. Digestio lana oso luzea da, baina guk segituko dugu ildo akustikoa lantzen eta sonoritate pisuagoekin gurutzatzen.
 


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude