“Ze-neke!” belaunaldia

DNA aipatu duzu José Luis, eta literaturan taxuzko DNA edukitzeko beti da komenigarri belaunaldi baten parte izatea. Errealismo magikoaren adibidea bera hortxe dugu. “Boom latino-amerikarra” delakoak plazaratzeko parada ederra eskaini zien hainbat idazleri, tartean “errealismo magikoaren” etiketapean sartu izan direnak. Ez dirudi belaunaldi horri jokaldia gaizki atera zaionik, José Luisek aipatzen dituen idazleetatik bik jaso dute Nobel saria –Gabriel García Márquez eta Mario Vargas-Llosak– eta Carlos Fuentes beti azaldu ohi da kinieletan.
Jakina da, hori bai, inori ez zaiola atsegin bere burua belaunaldi baten pean ezartzea, idazle guztiek esango dizute belaunaldiena gaztetako edo kritikarien txorakeriak direla, norberak mundu bakar, benetako eta konparaezina osatzen duela. Nik, ordea, faltan nabaritzen dut. Posmodernitate gaseosoaren noraeza existentziala izango da agian, baina belaunaldi baten parte izatearen bertan-goxo hori nahiko nuke sentitu, taldearen epela eta babesa.

Izan ere, nire adinkideak-edo diren batzuek Orgasmus belaunaldia sortu dute, Txalapartak sustatu eta argitaratutako Orgasmus liburua tarteko, baina talde horren kanpo geratu naiz, umezurtz. Dena emango nuke Orgasmusen kide izateko. Sarritan desirak eta errealitatea ezin bat etorri ordea. Kontua da Orgasmus belaunaldia emakumeek osatzen dutela bakarrik. Generoz aldatzeko prest nengoke delako belaunaldiaren parte izateko, baina zalantza egiten dut horrek ere balioko lukeen. Gure arteko feminismoaren zenbait aldeztailerentzat emakume izatea gauza berezi, berezko, misteriotsu, ezin azalduzko eta sekretuzkoa baita, gainontzeko mundutarrok –emakume ugarik barne– ulertu ezin duguna. Patriarkatuaren subordinatua den feminismo mota biktimista-folklorista-enpresarial honentzat, genero aldaketa ezinezkoa da, eta hala, alferrikakoak lirateke nire eginahal guztiak. Emakumeak emakume dira eta gizonak gizonezko. Irati Jimenezek kontrakoa agintzen ez duen bitartean, eta nire zoritxarrerako, ezin Orgasmus belaunaldiaren kide izan.

Honenbestez, nire kabuz belaunaldi berri bat sortzea pentsatu dut. Orgasmustarrek Erasmus zena Orgasmus bihurtu zuten aparteko gatz eta graziaz. Bada ni Europa zabaleko hirietako batean bizi ordez Espainiako estatuko batean –Bartzelonan– bizi naizenez, balizko Seneca belaunaldia “Ze-neke!” belaunaldi bihurtzea proposatzen dut. Horretarako, hasteko, liburu bat, DVD bat, kamisetak, pegatinak eta txapak aterako ditugu. Luze gabe saraoak han-hemenka: poesia errezitaldiak, testu irakurketak, kontzertuak, bertso saioak, hitzaldiak, mahainguruak, kalejirak... Guztia, esan gabe doa, egungo literatur sistema hierarkizatu-atzerakoi-kapitalista-matxista-arrazista-desarrollista salatzeko eta gure ahotsa –gazteak izaki behin eta berriz zapaldua– entzuna izan dadin. Jakin badakigu hozkia eragingo diola hainbati egitasmo apurtzaile, probokatzaile eta jasanezin honek, baina euskal literaturaren berriztapenean urrats erabakigarria izango da sindudarik gabe.

Uxue, orrialde hauek erabili nahi ditut, zu ere Orgasmusetik kanpo geratu zinela aprobetxatuz (ez dakit Bueltak ipuinaren erruz-edo), “Ze-neke!” belaunaldiaren kide izatera gonbidatzeko. José Luis, lubakitarrek kanpo utzi zintuztenez eta adin kontuetan zein bestelakoetan aski malguak garenez, zuretzat ere badugu lekua euskal literatura iraultzera datorren belaunaldi honetan parte hartzeko.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude