Gitarra flamenkoa euskal folk-popera hurbildu zenekoa

  • Minus bat :: Badaukat

    autoekoizpena

    iraupena ::46´33´´

    prezioa ::10€

Badaukat
Getxoko taldearen berri lehenengoz izan nuenean irakurri nuen flamenkoa eta euskara batzen dituztela, baina hori oso pieza gutxitan gertatzen da, Gernikako tangoak runberoan adibidez. Hain zuzen ere, bi gitarra eta bi ahots batzen dituen laukote honek gitarra flamenkoa eta horren soinua ditu oinarri, baina bi ahots ederrek gidatzen dituzte kantak eta horietan euskaraz abestutako folka eta popa dira nagusi. Goxoak dira kantak, hurbilekoak eta xamurtasuna eta poztasuna transmititu nahi dutenak. Melodiek badute, baita ere, 70eko hamarkadako euskal kantagileen arrastoa eta malenkonia pixka bat; eta gitarretan antzeman daiteke Led Zeppelin, Dylan eta iraganeko dinosauroen akordeen ezkutuko arrastoa ere. Bestalde, Barne bizipenak da kanta bereziena, erregistro ugari gordetzen dituena.
Badaukat
"Musikaren bidez sentimenduak eta batez ere poztasuna zabaldu nahi ditugu"

“Badaukat” el duende? Nola dakizue kanta batek balio duela, zerbait berezia daukala?

Ezinezkoa da hala den jakitea, baina guretzat bereziak dira ilusio handiz sortutakoak direlako, igortzen duten mezua gustatzen zaigulako eta zer esana dutelako. Hitz errazak eta melodia garbiak: ahots bi eta gitarra bi, besterik ez dago disko honetan. Sinpletasunak bere xarma du. Hori ote sekretua?

Barne bizipenak pieza salbuespentzat hartuta, oso disko positiboa da hau, eta denboraren iraganari ere baikortasunez idazten diozue…

Bizitzari aurpegi ona jarri behar, noski, ez dago beste erremediorik. Hainbeste ezbehar, bizitza hain da konplikatua… Edozein gertakariren aurrean jarrera baikorra izatea oso lagungarria da eta bizitzako oztopoak errazago gainditzen dira. Musikaren bidez sentimenduak eta batez ere poztasuna zabaldu nahi dugu.

Nola jakin zuen Jose Herediak gitarra flamenkoa eta euskara hain bateragarriak direnik?

Bere hitzetan hori sentitzen, sumatzen edo intuitzen zuelako. Euskararen fonetika gustatzen zaio flamenko airearekin batuta. Adibidez, izugarria iruditu zitzaion Estrella Morentek Kepa Junkerarekin abestu zuenean.

Lanari Minus bat izena jarri diozue kanta bat bidean gelditu delako…

Bai, hamabigarren kanta sortua dago, baina arazo batzuen erruz kanpoan gelditu zen. Hurrengo diskorik baldin badago, han izango da. Oso abesti alaia da, Sehaska kantarekin lo gelditu den haurtxoaren ametsa kontatzen dugu.

Nolakoak dira zuen kontzertuak? Folkyak edo flamenko erromeriak?

Gure kontzertuak folkyak dira batez ere. Asmoa behintzat hori da, eta ildo horretatik bideratzen ditugu gure entseguak. Ez dugu flamenkoa zentzu hertsian lantzen, bestelako estiloak landu nahi ditugu. Izan ere, gutako bakoitzak musika estilo bat entzuten du eta horien ispilu dira gure kantak.


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude